Agenda
Aiara dantza taldea
2021/05/22 12:30
Amurrio Antzokia
Aiara dantza taldearen ikuskizuna Amurrio Antzokian.
Kresala: Amoria & Dolore
2021/05/22 19:00
Hondarribia, Itsas Museoa
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz
antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.
Fitxa artistikoa
- Zuz. artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Dantza maistra: Idoia Ibarzabal
- Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio - Euskal Barrokensemble
- Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal, Ramón García
- Argien diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin.stac
- Dantzariak: Nora Garcia, Asier Gómez, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, Jone Murua, Josu Sagardia, Jone Muniategiandikoetxea, Manex Lizartza, María Perez, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Markos Murua, Claudia Erentxun, Aimar Ezeiza, Naia Lertxundi, Pablo Zurutuza, Garazi Labaka, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Ibai Otxoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Oier Goikoetxea, Enara Rodríguez, Joanes Amezaga, Marta Buendia, Joseba Pastor, Lorea Esnaola, Izaro Lozano, June Azpiazu, Irati Garagorri
- Musikariak: Enrike Solinís, Miren Zeberio, Pierre-Yves Martel, Gorka Benítez, Vicente Parrilla, Mixel Etxekopar, Gonzalo Perez, Xabier Leturia, Sabin Bikandi, Kiya Tabassian, Didem Basar, Elies Herrandis, Pablo Martín, Daniel Oyarzabal, Ziya Tabassian, Daniel Garay, Paquito Gonzalez, Patrick Graham, Win Mertens, Iñaki Salvador
- Testuak eta letrak: Bernart Etxepare, Pierre Attaignant, Robert Ballart, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Joxe Anton Artze, Xabier Amuriza, Jon Mirande, Eduardo Galeano
- Ahotsak: Jon Etxabe, Daniele Carnovich, David Sagastume, Donostiako Orfeoi Gaztea eta Txikia
- Esatariak: Leire Berasaluce, Josean Bengoetxea, Maika Etxekopar, Asier Hernandez
- Talde teknikoa: Eragin.stac
- Soinuztapena: Iñigo Campo - Eragin.stac
- Argazkiak: Mikel Nieto - Quartan
- Bideoa: Quartan
- Atrezoa: Xabier Garate, Benito Garate
- Laguntza: Euskalduna Musika Jauregia, Aurrera Fest Jaialdia; Bizkaiko Foru Aldundia; Gipuzkoako Foru Aldundia; Mundubira 500 Elkano Fundazioa
Lasala: Dead
2021/05/22 19:00
Gasteiz, Felix Petite antzokia
Izaki bizidun guztiak hiltzen dira. Kultura, sinesmen eta erlijio guztiek era askotara jorratzen dute heriotzaren gaia, baina ulertzeko modua dogma funtsezkoa da. Gizaki guztiek dakite hil egingo direla, eta, horregatik, pentsamendu hori buru orotan ezarrita dago.
Momentuoro bizi.
- Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
- Zuzendaritza laguntzailea: Jaiotz Osa. Koreografia: Judith Argomaniz, dantzariekin elkarlanean.
- Dramaturgia: Judith Argomaniz, Jaiotz Osa.
- Testua: Puy Barral. Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi / Jone Amezaga, Miren Lizeaga, Paula Parra, Puy Barral.
- Argiztapen diseinua: Álvaro Estrada (A.A.I.).
- Jantzien diseinua eta ejekuzioa: Xabier Mujika.
- Eszenografia diseinua: Xabier Mujika.
- Eszenografia: Oscar de Paz. Soinua: Agustin Vega.
- Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
- Argazkia, bideoa: Etanowski
Carolyn Carlson Company: The Tree (Fragments of Poetics on Fire)
2021/05/22 19:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Carolyn Carlson dantzako mitoa da mundu-mailan. Kalifornian jaio zen eta gaur egun Frantziako herritarra da, baina, batez ere, nomada da, bere unibertso poetikoa garatu eta partekatu nahian dabil beti. Izan ere, bere lanaz mintzatzean, Carlsonek nahiago du «poesia bisuala» terminoa erabiltzea «koreografia» hitza baino. Lau hamarkadatan 100 piezatik gora sortu ditu, eta horietako asko mugarriak dira dantzaren historian. 2006an, Veneziako Biurtekoak haren lana goraipatu zuen koreografo bati emandako lehenengo Urrezko Lehoiarekin.
The Tree da konpainiarentzat sortu duen azken lana. Koreografoaren ikuspegi onirikoari esker eta parte hartzen duten 9 dantzarien birtuosismoaren bidez, kolapsoaren atarian den naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsu eta bizia eskaintzen du piezak. Fenix hegazti baten antzera natura bere errautsetatik birsortuko den itxaropena ere adierazten du. Gaston Bachelard filosofoaren Fragments of a Poetics of Fire lanean oinarrituta, sugarren indar poetiko eta sinbolikoa eta, ikuspegi zabalago batekin, naturako elementuen konplexutasuna izan ziren Carolyn Carlsonen inspirazio-iturriak. 2000. urtean Literatura Nobel saria irabazi zuen Gao Xingjian artista bisualarekin batera egin du lan koreografoak. Gao Xingjianek, bere margolan abstraktuekin, eszenografiaren bikaintasuna lortu du.
Koreografia: Carolyn Carlson
Koreografia-laguntzailea: Colette Malye
Artista bisuala: Gao Xingjian
Musika: H. Purcell, J. Sibelius, J. S. Bach, Philip Glass, René Aubry, Aleksi Aubry-Carlson, Nicolas de Zorzi
Argiztapen-diseinua: Rémi Nicolas
Dantzariak: Constantine Baecher, Chinatsu Kosakatani, Juha Marsalo, Céline Maufroid, Riccardo Meneghini, Isida Micani, Yutaka Nakata, Sara Orselli, Sara Simeoni
Argiztapen-zuzendaria: Guillaume Bonneau
Eszena-zuzendaritza: Jank Dage
Soinu eta bideo zuzendaritza: Rémi Malcou
Produkzioa: Carolyn Carlson Company
Koprodukzioa: Théâtre National de Chaillot, Théâtre Toursky Marseille, Ballet du Nord / Centre Chorégraphique National Roubaix Hauts-de-France, Equilibre Nuithonie Fribourg
Egonaldiak: Pariseko CDCN-Atelier, salle Allende (Mons-en-Baroeul) eta Kiosk (Marquette-lez-Lille)
Babeslea: Crédit du Nord
Carolyn Carlson Company Frantziako Kultura ministerioak (DGCAk) sortu zuen eta Tilderren laguntza jasotzen du
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2021/05/22 19:30
Amurrio, Juan Urrutia Plaza
Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.