Agenda

Labo Go33: La Repetición

Noiz

2021/05/21 19:00

Non

Donostia, Tabakalera

Zientziak fenomeno errepikagarriak baino ez ditu hautematen. Errepikatzen denaren bidez ezagutzen dugu unibertsoa. Bihotzaren taupada bizirik mantentzen gaituen errepikapena da. Bizitzan dena errepikatzen da. Dena errepikatzen da. Gure akatsak errepikatzen ditugu. Gizakia da harri berarekin bi aldiz estropezu egitean errepikatzen den animalia bakarra. Dena errepikatzen da. Ikasturtea errepikatzen da. Baratxuriak potetsa ematen du. Loroak errepikatu egiten dute. Oihartzunak errepikatzen du. Olatuak errepikatzen dira. Dena errepikatzen da. Jesukristo bera ere, berriz jaio ondoren, errepikatu egiten da. Dena errepikatzen da. Dena errepikatzen da. Dena errepikatzen da.


Fitxa:

  • Kontzeptua, sorkuntza eta antzezleak: Amaia Bono, Damián Montesdeoca.
  • Egonaldi artistikoak: La Casa Encendida, CA2M, MACBA 2020, In_Prescindibles #47 (La Poderosa).

 

  • 19:00 | “La Repetición” (Performancea). Sormen-prozesuan dagoen lana.
  • 19:40 | Solasaldia.Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua) Donostia

Irakurri gehiago

Gorria

Noiz

2021/05/21 19:00

Non

Tolosa, Leidor

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Irakurri gehiago

Gasteiz Dantza Plazan

Noiz

2021/05/21 20:00

Non

Gasteiz, Florida Parkea

Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.

Jardueran parte hartzeko gonbidapena erreserbatu beharko da ekitaldiaren egunaren aurreko astelehenetik, 9:00etatik aurrera, entradium.com

webgunean edo telefonoz 945 16 16 18 zenbakian. Edukiera mugatua: 80. Pertsona bakoitzak ezin ditu 4 baino gehiago hartu.

Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)

 

Irakurri gehiago