Agenda
Aitzindariak
2021/05/02 19:00
Agoitz, Kultur Etxea
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariei omenaldia egiten die; borrokan jarraitzen dutenen alde egiten du, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenez oroitzen da. Modelaketa eta naturaren poetikaren bidez, Pioneras/Aitzindariak proiektuak ikuslea arima sendo eta borrokalariz beteriko unibertso batean murgiltzen du, banako bakoitza maitatzen eta errespetatzen duen mundu batean; baina esperientzia honen asmo nagusia da gizakiaren indibidualtasuna gizarte berdinzale baten batasun bihurtzea.
Fitxa
- Zuzendaritza orokorra: Saioa Belarra
- Zuzendaritza artistikoa, ideia originala eta koreorafia: Xian Martinez
- Antzezleak: MªJosé Casado, Mariona Jaume, Ana F.Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
- Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
- Sorkuntza eta musika gomendioa: Fernando Martínez de Careaga
- Jantziak: Paula Barcia y Manuel Escurís
- Argiztapena: Álvaro Estrada
- Argazkiak: Blanca Razquin
Amador Rojas: Poseidon
2021/05/02 19:00
Bilbo, Euskalduna Jauregia
Flamenko-dantzari sevillarrak «Poseidón» izeneko obra osatu du. Bertan, gizonen oinpean sufritzen duten gizonen alegoria erakutsiko digu; azkenean, premiazkoa suertatuko da jainko batek, Poseidónek hain zuzen, esku hartzea.
Amador dugu, seguru asko, munduko taulatu nagusien gainean ari den artistarik onena. Autodidakta da, eta «Errebelazio artistaren» saria eskuratu zuen Sevillako Flamenko Biurtekoan. Pasioz aritzen da dantzan eta flamenkoan; horregatik, maisu handi gisa aritu da arrakasta handiko hainbat ekoizpenetan.
Artistak
- Amador Rojas (dantza)
- Manu Soto (kantua)
- José Tomas Jimenez (gitarra)
- Sergio de Lope (txirula flamenkoa)