Agenda
Udalbatzaren soka-dantza
2021/05/16 12:00
Beasain, Gernika pasealekuko frontoia
Loinazko jaiak ez dira ospatuko, baina soka-dantzak dantzatuko dira. Gernika Pasalekuko frontoian egokitutako segurtasun eremuan egingo dira. Aforoak mugatuak izango dira, ondorioz, ikustera joan nahi duenak aurretik eskuratu beharko ditu gonbidapenak Udal Liburutegian.
Jantzari
2021/05/16 19:00
Berriz, Kultur Etxea
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.
Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.
Fitxa Teknikoa
- Zuzendaritza: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias
- Errealizazioa: David Maeztu – Xabier Zabala A.
- Argazki Zuzendaria: David Maeztu
- Gidoia: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias – Xabier Zabala A.
- Irudia (Kamarak): Eukeni Arriortua – David Maeztu – Iker Rementeria – Ramón Larrabaster
- Soinua: Miguel Ramirez – Javier Hernando – Xabier Zabala A.
- Musika: Mikel Nuñez Lauzirika
- Musika programazioa: Nerea Alberdi
- Audio Postprodukzioa: Bideografik
- Produkzioa: Unai Esturo – Eneko Barroeta “Barru” – Carlos Iglesias – Jone Guenetxea
- Zuzentzailea: Mikel Azkarraga
- Kartelaren irudia: Lehior Elorriaga
Espainiako Ballet Nazionala: Invocación
2021/05/16 19:00
Iruñea, Baluarte
019ko irailean Espainiako Ballet Nazionalaren zuzendaritzan sartu ondotik Rubén Olmok diseinatu duen lehen programa da Invocación, eta Espainiako dantzaren ikuspegi globala ematen du, estilo gehienak barne hartuta, eskola bolerotik dantza estilizatura eta flamenko estilizatura. Programak barne hartzen du Mario Maya (1937-2008) dantzari eta koreografoari egindako omenaldi berezi bat, Espainiako dantzaren maisu handietako bat. Invocación programak, gainera, Rubén Olmok berak sortutako bi koreografia berri hartzen ditu: Invocación bolera, dantza bakarra kaskainetekin ezaugarri duen eskola bolero tradizionalaren funtsa eguneratzen duena, eta Jauleña, eskola boleroaren, dantza estilizatuaren eta flamenkoaren arteko zubia. Eterna Iberia lanak programa osatuko du. Antonio Najarroren koreografia da, Espainiako Ballet Nazionalak 2019ako maiatzean estreinatua.
Ertza: Zehar
2021/05/16 19:00
Getxo, Muxikebarri
SINOPSIA:
Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza... Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen? Inguratzen gaituen guztiak, gu barne, etengabeko mugimendu zikliko batetan parte hartzen du. Jaiotze eta hiltze errepika baten baitan. Eta gure begietara zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte izatera pasatzen da. Beste mugimendu berri batetan bilakatzen da. Azken finean bizirik darrai nolabait.
Guk asmatutako denbora finitoa motz gelditzen da amaigabeko jario infinito hori neurtzerako orduan.
Hemen, pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea
FITXA ARTISTIKOA:
- ZUZENDARITZA: Asier Zabaleta.
- INTERPRETEAK: Asier Zabaleta, Iñar Sastre.
- KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta.
- BEREZKO MUSIKA: Iñar Sastre.
- TESTUAK: Asier Zabaleta.
- BIDEO EDIZIOA: David Bernués.
- ARGIEN DISEINUA ETA TEKNIKA: Junki Mayo.
- SOINU TEKNIKA: Itziar Bote.
- TEKNIKA: ERAGIN.
- ESZENOGRAFIA: Pello Artola.
- JANTZIAK: Asier Zabaleta, Klara Artola.
- ERAKUSKETAKO ARGAZKIAK: Asier Zabaleta.
- ERAKUSKETAREN KOMISARIOA: Gorka Bravo.
- EKOIZPENA: Eukene Sobreviela.
- BANAKETA: Ines Bermejo.
Sarrerak: 8€, Kutxabank-en orotarako kutxazainak