Agenda
Estitxu Arroyo: En tiempo
2021/05/14 19:00
Antsoaingo Antzokia
Formatu txikiko proposamena, hizkuntza eszeniko berrietan kokatua, memorian egituratua. Familia-memoria, kameratik abiatuta, eta genealogia poetikoko tresna gisa jokatzen duten familia-argazki zaharrak gogora ekarrita. Nafarroako hegoaldeko paisaia eta lurraldea, lurra, zuhaitzak eta natura idorra, gordina eta ederra, Estitxu Arroyoren sustraiak; naturako material errazetatik abiatuta espazioak eta paisaiak berreginez.
Gorputza, naturarekin mimetizatutako a-espazioa da, nekazaritzarekin, zikloekin eta nekazaritzan diharduten gizon eta emakumeen arrastoarekin lotuta dagoena. Gorputza jarduera eta bizipen guztietarako baliabide eta tresna da.
Fitxa
- Zuzendaritza, ideia, sorkuntza eta antzezleak: Estitxu Arroyo Sánchez
- Laguntza artistikoa: Esther Freixa eta Toni Cots
- Mugimenduen laguntza: Elena Córdoba
- Bideoa: Marina Lameiro
Kukai: Hnuy illa
2021/05/14 19:00
Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.
Matxalen Bilbao: Serenity Suite
2021/05/14 19:00
Gasteiz, Félix Petite Antzokia
Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiritzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa.
Hala, Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko.
Lan zintzoa da, eta mugimenduan gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikalitateari edota kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun giroan.
- Zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao.
- Antzezleak: Natalia García, Matxalen Bilbao.
- Kanpoko begirada: Robert Jackson.
- Musika: Itziar Madariaga.
- Espazio eszenikoa: David Alcorta.
- Argi Disenua: David Alcorta.
- Testua: Poema de la Vejez. José Saramago.
- Argazkiak: Itxaso Beistegui.
- Bideoa: Jon Solana.
- Off ahotsa: Matxalen Bilbao.
- Ekoizpena: Infinita Escena.
- Laguntzaileak: Kultur Leioa, La FuNdicIOn, CCN Malandaín Ballet, Azkuna Zentroa, Utopian.
- Diru-Laguntza: Eusko Jaurlaritza.
Gasteiz Dantza Plazan
2021/05/14 20:00
Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du.
Jardueran parte hartzeko gonbidapena erreserbatu beharko da ekitaldiaren egunaren aurreko astelehenetik, 9:00etatik aurrera, entradium.com
webgunean edo telefonoz 945 16 16 18 zenbakian. Edukiera mugatua: 80. Pertsona bakoitzak ezin ditu 4 baino gehiago hartu.
Lekua: Florida Parkean (Kioskoa)