Agenda
La Pulga: Ufadak
2021/05/01 19:00
Amurrio, Antzokia
Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, duendedun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua.
Ufadak 80 minutu inguruko ikuskizuna duzu. 80 minutu horietan dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskaintzen ditugu: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria...
Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.
- Egileak: La Pulga eta Lagunak
- Zuzendaritza / Koreografia: Askoa Etxebarrieta La Pulga
- Musika era musika zuzendaritza: La Pulga eta Lagunak
- Antzezleak: Aitor Escobar (gitarra), Leo Triviño, Angel López de Toro (ahotsa), José Gil Carretero Giliyo (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta Lasheras, La Pulga (dantza)
Urban show: Basque crew combination
2021/05/01 19:00
Getxo, Muxikaberri
Ikuskizun honek Hip-Hop mugimenduari eta kulturari lotutako hainbat diziplina artistiko ikusarazi nahi ditu, ekitaldi batean elkartuz. Horretarako, euskal eszenako diziplina anitzeko artistak bilduko ditu, modalitate bakoitzean dauden trebetasunak eta teknikak erakusteko eta, aldi berean, hizkuntza, sexu, arraza edo genero mugarik gabeko kultura sustatzeko.