Agenda
Eva Guerrero: Gorpuztu
2021/04/30 19:00
Eibar, Coliseo Antzokia
Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.
Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…
- Sorkuntza eta testuak : Eva Guerrero
- Antzezlea: Garazi Lopez de Armentia
- Koreografia: creación colectiva – taldean sortua
- Konposizioa eta musika interpretazioa: Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla y Yolanda Bustillo.
Jantzari
2021/04/30 19:00
Legazpi, Latxartegi Aretoa
Jantzari: "Tradizioa eta parekidetasuna" Dokumentala
Dokumentalaren ondoren Iurretako dantza taldeko hiru dantzarirekin solasaldia.
Sinopsia
2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.
Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.
Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak
2021/04/30 19:00
Leioa, Kultur Leioa
Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.
Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.
Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.
- Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
- Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Dantzaria: Jon Maya Sein
- Musikaria (zuzenean): Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
- Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
- Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
- Ilustrazioak: Maite Mutuberria
- Eszenografia: Fernando Bernués
- Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
- Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta
Kukai: Hnuy illa
2021/04/30 19:00
Durango, San Agustin kulturgunea
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.
Lasala: Dead
2021/04/30 19:00
Elorrio, Arriola antzokia
*Bi saio izango dira, bata 19:00etan eta bestea 20:00etan.
Izaki bizidun guztiak hiltzen dira. Kultura, sinesmen eta erlijio guztiek era askotara jorratzen dute heriotzaren gaia, baina ulertzeko modua dogma funtsezkoa da. Gizaki guztiek dakite hil egingo direla, eta, horregatik, pentsamendu hori buru orotan ezarrita dago.
Momentuoro bizi.
- Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
- Zuzendaritza laguntzailea: Jaiotz Osa. Koreografia: Judith Argomaniz, dantzariekin elkarlanean.
- Dramaturgia: Judith Argomaniz, Jaiotz Osa.
- Testua: Puy Barral. Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi / Jone Amezaga, Miren Lizeaga, Paula Parra, Puy Barral.
- Argiztapen diseinua: Álvaro Estrada (A.A.I.).
- Jantzien diseinua eta ejekuzioa: Xabier Mujika.
- Eszenografia diseinua: Xabier Mujika.
- Eszenografia: Oscar de Paz. Soinua: Agustin Vega.
- Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
- Argazkia, bideoa: Etanowski
Osa + Mujika: Kenophobia
2021/04/30 19:00
Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
"Amaitu da festa. Jendeak alde egin du, dena dago hutsik, beldurra sentitzen hasi naiz".
Kenophobia hitzak hutsari beldur irrazionala izatea esan nahi du, eta lotura zuzena du bakardadeari zaion beldurrarekin. Pertsonaia bakoitzak bere beldurrak eta hutsuneak erakutsiko ditu, eta gai izango dira beren traumak garrasika esateko eta jendaurrean ospatzeko.
Fitxa
- Zuzendaritza: Osa+Mujika
- Dramaturgia, koreografia: Jaiotz Osa
- Iinterpreteak: Raymond Naval, Oihana Varela, Jaiotz Osa
- Argiztapena: Álvaro Estrada
- Jantziak. eszenografia: Xabier Mujika
- Argazkia: Mariló Míguez
- Bideoa: Etanowski
- Ekoizpena, banaketa: Osa +Mujika
*Dferia azokaren barruan.
Proyecto Larrua: Idi Begi
2021/04/30 19:00
Billbo, BBK Aretoa
Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.
- Koreografia: Jordi Vilaseca.
- Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga , Miguel Ballabriga, Aritz López.
- Musika: Bach, Machinefabriek.
Ertza: Galdakao
2021/04/30 19:00
Galdakao, Torrezabal Kutlur Etxea
- Pertsona edo pertsonaia baten transformazioen lekuko izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.
- Zuzendaria: Asier Zabaleta
- Zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
- Antzezleak: Asier Zabaleta , Iñar Sastre.
- Jatorrizko musika: Iñar Sastre
- Erakusketako komisarioa: Gorka Bravo
- Prezioak: 8 € , 6 € (Bazkideak) , 7 € (+65 urte, langabezian daudenak, gaztetxartela eta taldeak)
Denis Martinez Roque: 365
2021/04/30 19:00
Donostia, Tabakalera
- 19:00 | “365” Garazi Arrese eta Denis Martinez Roque: Work-in-progress + ikus-entzunezkoak.
- 19:40 | Solasaldia.Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
365 da Denis Martínez Roque artista kubatarra une honetan garatzen ari den pieza. Argiak protagonismo berezia hartzen duen pieza. Garazi Arrese interpreteak eta Denis Martínez berak zuzenean erakutsiko dute mugimenduaren materiala birsortzeko ikerketaren metodologia. Zuzeneko erakustaldiaren ondoren, ikus-entzunezko pieza baten bidez egitura koreografikoa sortzeko fase bat proiektatuko da videowall-ean.
Sortzen ari den lana, Dantzan Bilaka 2021 egitarauaren barruan.
365
Euskal Herrian egon naizenean konturatu naiz gure bizitzetan eragin handiena duen elementuetako bat dela argi-aldaketa eta argi-kalitatea. Horregatik, gorputzak marraztu eta moldatzen dituen elementu eszeniko horretan jarri nahi dut arreta, “365” dantza garaikideko piezan egingo den ikerketa egiteko, zeina, aldi berean, urteko lau urtaroetan oinarritzen baita. Hala, bada, mugimendu koreografikoaren eragile gisa erabiliko dudan funtsezko tresna nagusia kromoterapia izango da. Helburu nagusia da aztertzea nola erreakzionatzen duen buruak eta gorputzak argi eta kolore desberdinen eraginpean, hotzenetatik beroenetara.
Fitxa artistikoa
- Antzezleak: María Andrés, Aiala Echegaray, Garazi Arrese.
- Musika: Ibon Aguirre.
- Argazkia: Laura Corrales Astorgano.
- Zuzendaritza eta koreografia: Denis Martinez Roque.
Estitxu Arroyo: Memoria del carne
2021/04/30 19:30
Ribaforada, Juan Antonio Ducun auditorioa
Formatu txikiko proposamena, hizkuntza eszeniko berrietan kokatua, memorian egituratua. Familia-memoria, kameratik abiatuta, eta genealogia poetikoko tresna gisa jokatzen duten familia-argazki zaharrak gogora ekarrita. Nafarroako hegoaldeko paisaia eta lurraldea, lurra, zuhaitzak eta natura idorra, gordina eta ederra, Estitxu Arroyoren sustraiak; naturako material errazetatik abiatuta espazioak eta paisaiak berreginez. Gorputza, naturarekin mimetizatutako a-espazioa da, nekazaritzarekin, zikloekin eta nekazaritzan diharduten gizon eta emakumeen arrastoarekin lotuta dagoena. Gorputza jarduera eta bizipen guztietarako baliabide eta tresna da.
Fitxa
- Zuzendaritza, ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Estitxu Arroyo Sánchez
- Laguntza artistikoa: Esther Freixa eta Toni Cots
- Mugimendu-laguntza: Elena Cordoba
- Bideoa: Marina Lameiro
Aitzindariak
2021/04/30 20:00
Noan, Kultur Gunea
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariei omenaldia egiten die; borrokan jarraitzen dutenen alde egiten du, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenez oroitzen da. Modelaketa eta naturaren poetikaren bidez, Pioneras/Aitzindariak proiektuak ikuslea arima sendo eta borrokalariz beteriko unibertso batean murgiltzen du, banako bakoitza maitatzen eta errespetatzen duen mundu batean; baina esperientzia honen asmo nagusia da gizakiaren indibidualtasuna gizarte berdinzale baten batasun bihurtzea.
Fitxa
- Zuzendaritza orokorra: Saioa Belarra
- Zuzendaritza artistikoa, ideia originala eta koreorafia: Xian Martinez
- Antzezleak: MªJosé Casado, Mariona Jaume, Ana F.Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
- Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
- Sorkuntza eta musika gomendioa: Fernando Martínez de Careaga
- Jantziak: Paula Barcia y Manuel Escurís
- Argiztapena: Álvaro Estrada
- Argazkiak: Blanca Razquin