Agenda

Kukai: Hnuy illa

Noiz

2021/04/29 19:00

Non

Durango, San Agustin kulturgunea

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Irakurri gehiago

Ertza: Zehar

Noiz

2021/04/29 19:00

Non

Zarautz, Modelo Aretoa

Pertsona edo pertsonaia baten transformazioen lekuko izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.
  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Zuzendaritza eta koreografia: Asier Zabaleta
  • Antzezleak: Asier Zabaleta , Iñar Sastre.
  • Jatorrizko musika: Iñar Sastre
  • Erakusketako komisarioa: Gorka Bravo

Irakurri gehiago