Agenda
IX. Usurbilgo dantza eguna: Tranpaldo irekia
2021/04/24 16:30
Artzabalgo frontoian
Garai aldrebes hauetan jendeari dantzatzeko aukera emateko, Orbeldi dantza taldeak Tranpaldo irekia ekitaldia hartu du.
Parte-hartu nahi dutenentzat:
- Gehienez 6 pertsonako taldeak osatu behar dira.
- Musika eta dantza estiloa librea izango da.
- 2013. urtean edo lehenago jaiotakoak parte-hartu dezakete.
- Izen-ematea usurbildantza@gamil.com helbidera taldearen izena eta parte-hartzaileen izen-abizenak bidalita egingo da. Azken eguna apirilak 17 izango da.
Ekitaldia ikusteko, usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke sarrerak.
Gorria
2021/04/24 19:00
Olazti, Kultur Etxea
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.
Dinamo: Elektrical Body
2021/04/24 19:00
Iruñea, Gaiarre Antzokia
Elektrical Body-k Nikola Teslaren irudia hartzen du, burmuin ikuskor eta estimu gutxikoa, sormen prozesuan erreferente bezala, energiaren erabilera ekologikoaren bultzatzaile bezala. Elektrical Body zientzia eta dantza garaikidea uztartzen dituen proiektua da, elektromagnetismoa abiapuntutzat hartuz, magnetismoaren eta elektrizitatearen arteko harremanak aztertzen dituen fisikaren zatia. 6 dantzariz osatutako nazioarteko taldearen eszenaratzearekin, eremu elektriko eta magnetikoekin kargatutako partikulen elkarrekintza dantza eta mugimendu bihurtzen duen bidaia energetikoa proposatzen du.
Fitxa artistikoa
-
Zuzendari artistikoa: Carmen Larraz
-
Zuzendaritzako eta dokumentazioko laguntza: Bertha Bermúdez
-
Sorkuntza koreografikoa: Carmen Larraz en colaboración con los bailarines
-
Dantzariak: Alvaro Copado, Kenji Shinohé, Martín Los Arcos, Maya Bodiley, Polina Tiabut, Carmen Larraz
Victor Fernandez: A mano de pie
2021/04/24 19:00
Bilbo, La Fundicion
Ukitu flamenkoko koplen, bolero erritmoko abestien eta eragin garaikidea duten dantza flamenko tradizionalen bidez, lau artistak arte horrekiko begirada berezia erakusten digute kontzertu flamenko formatuko ikuskizun batean, non elementuen garbitasunaren, gorputzaren eta instrumentuaren biluztasunaren eta eskuz egindako lan batekiko maitasunaren aldeko apustua egiten duten.
Fitxa
Zuzendaritza eta koreografia: Victor Fernández
Konposizioa eta interpretazio musikala: Hémera Rodriguez (contrabajo)
Gitarra flamenkoa: Enrique "El Vaca"
Abeslaria: Eduardo Florido
Dantzaria: Victor Fernández
Argazkiak: David Herranz
IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Zorotan bele' herri ikuskizuna
2021/04/24 19:30
Oiardo kiroldegia
Orbeldi dantza taldearen urteko zita garrantzitsuenetakoa da dantza eguna borobiltzeko sortzen duen ikuskizuna.
Herriko musikarien laguntzaz eta Sorotan Bele talde ezagunaren musika oinarritzat hartuta, taldean sortutako dantza koreografiez gozatzeko aukera emango zaio kiroldegira gerturatzen denari.
Sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke.