Agenda

Ines Aubert: EnTiempo

Noiz

2021/04/22 20:00

Non

Atarrabia, Kultur Etxea

“EnTiempo” DNA2020ko egoitza artistikoetako bat da. Biziaroetako gaitasun, muga, oroitzapen, desio eta egoeren unibertsoa du aztergai, gorputzaren adierazkortasunaren bidez, dantza esperimentazioaren eta sorkuntzaren mundura irekita, elkartasun eta aldaketa etengabean diren gorputz anitzak ehunduz, haien berezitasunak eta kezkak abiaburu harturik.

  • Zuzendaritza: Inés Aubert
  • Interpreteak: Conchita Salas, Iker San Miguel, Luar Irigibel, Maitane Azpiroz
  • Musika: Alex Cantona, Max Styler, De Staat, Cosmo Sheldrake

Irakurri gehiago

Eva Guerrero: Gorpuztu

Noiz

2021/04/22 20:00

Non

Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.

Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…

  • Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
  • Antzezlea: Garazi Lopez de Armentia
  • Koreografia: creación colectiva – taldean sortua
  • Konposizioa eta musika interpretazioa: Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla y Yolanda Bustillo.

Irakurri gehiago