Agenda
Panicmap: Pequeño big blue
2021/04/21 17:00
Barakaldo Antzokia
Bi saio izango dira: 17:00etan eta 18:30ean.
18 hilabetetik 4 urtera bitarteko haurrei zuzenduta.
Big Blue Txikia handia da eta urdina da. Handia da, urdina eta oso kuriosoa. Bere jakin-minak gero nola irten ez dakien egoera eta lekuetara eramaten du. Zorionez, Enek laguntzen dio beti. Big Blue Txikiak, pixkanaka, bakarrik moldatzen ikasi behar du.
Ene eta Big Blue Txikia bata bestearengandik hain ezberdinak al dira, begi hutsez ematen duen bezala? Talde bakarra dela argi dago.
Bidai txiki bat Ene eta Big Blue Txikien eskutik, agian galdera hauetako batzuk sortuko dituena:
Koloretako zomorroek ziztatzen dute gehien? Eskuekin hodei bat eta irudimen pixka bat egin dezaket? Zergatik ari du euria zure gainean, eta ez nire gainean? Haserretzen zarenean dena gorritzen da. Eta triste bazaude? Logura dudanean bakarrik al da gaua?
Proposamen plastiko horretan, keinuak, dantzak eta ikusizko arteek elkarrekin hitz egiten dute, txikienei eta haien laguntzaile handiei jolasteko gogoa pizten dien esperientzia eskaintzeko, bidean denok identifikatzen jakingo ditugun emozio batzuk aurkituz.
- Dramagintza eta zuzendaritza: Juan Pablo Mendiola
- Zuzendaritza koreografikoa: Cristina Fernández Pintado
- Antzezleak: Irene Ballester y Joan Ballester
Matxalen Bilbao: Serenity Suite
2021/04/21 18:00
Iruñea, Nafarroako Unibertsitatea
Bi saio izango dira: 18:00etan eta 19:30ean.
Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiritzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa.
Hala, Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko.
Lan zintzoa da, eta mugimenduan gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikalitateari edota kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun giroan.
- Zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao.
- Antzezleak: Natalia García, Matxalen Bilbao.
- Kanpoko begirada: Robert Jackson.
- Musika: Itziar Madariaga.
- Espazio eszenikoa: David Alcorta.
- Argi Disenua. David Alcorta.
- Testua: Poema de la Vejez. José Saramago.
- Argazkiak: Itxaso Beistegui.
- Bideoa: Jon Solana.
- Off ahotsa: Matxalen Bilbao.
- Ekoizpena. Infinita Escena.
- Laguntzaileak: Kultur Leioa, La FuNdicIOn, CCN Malandaín Ballet, Azkuna Zentroa, Utopian.
- Diru-Laguntza: Eusko Jaurlaritza.