Agenda
Gorria
2021/04/18 13:00
Barrundia, Garaion Sorgingunea
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.
Imput konpainia: Nosotros
2021/04/18 19:00
Getxo, Muxikebarri
Nosotros izeneko lanean dantza garaikideko bikote bat ikus daiteke, Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírezen koreografiarekin. Bikote honek bizi izan duen prozesua kontatzen du, Madrilgo dantza kontserbatorioan elkar ezagutu zirenetik.
- Koreografia/Zuzendaritza/Interpretazioa: Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírez
- Dramaturgia: Jonatan González
- Argiztapena: Jonatan González
- Sorkuntza egonaldia: Bululú2120
- Argien diseinua: Beatriz Franco
- Soinu-espazioa: Aiala Etxegarai eta Edoardo Ramírez
- Argazkia: Jonatan González eta Andreina Insausti
- Iraupena: 45 minutu