Agenda
Espainiako Dantza Konpainia
2021/04/16 18:30
Bilbo, Arriaga Antzokia
Espainiako Dantza Konpainia Nazionala Arriaga Antzokira itzuli da, oraingoan Joaquín De Luz zuzendariaren eskutik, eta egitarau oso berezia dakarkigu, elkarren artean oso desberdinak diren hiru pieza. Hasteko, Nacho Duatoren Remansos berreskuratutako lana eskainiko du. Indar espresibo, geometriko eta dinamiko handiko pieza da, eta Enrique Granadosen musika du oinarrian. Jarraian, Arriaga lana taularatuko du, Arriaga Antzoki zoragarriari egindako keinua, piezaren abiapuntua genio bilbotarraren musika baita. Dantza-konpainiak Granadako azken Musika eta Dantza jaialdian estreinatu zuen lana. Joaquín De Luzekin batera, Pino Alosak eta Mar Aguilók sortu dute koreografia. Arriaga piezak alde klasikoa eta alde modernoa uztartzen ditu, eta ikus-entzuleak hunkitzen ditu mugimenduaren eta Juan Crisostomo Arriaga euskal musikagilearen musikaren bidez. Egitaraua bukatzeko, Antonio Ruzen In Paradisum eskainiko du konpainiak Bilbon, Madrilen estreinatu eta egun gutxitara. In Paradisum piezak El Grecoren paleta kromatikoan inspiratutako kontzeptu estetikoa proposatzen du, oinarrian Tomás Luis de Victoriaren koru-polifonietako ahotsak dituela. Dantza Konpainia Nazionalarentzako (CND) egin duen lehenengo sorkuntza-lan honetan, Antonio Ruzek musika sakroaren eta herrikoiaren arteko elkarrizketa proposatzen du, sakratua denaren eta mundutarra denaren artekoa, alderdi kolektiboaren eta norbanakoari dagokionaren artekoa.
Urruntze- eta murrizketa-aldiaren ondoren, Bilboko publikoak CND berritua ikusteko aukera izango du berriro. Oraingoan egitarau eklektikoa dakarkigu, ñabarduraz betea eta erregistro zabalekoa; izan ere, gau bakarrean bost koreografo bilduko ditu, musikak sorrarazten dituen sentimendurik sakonenak dantzaren bidez aztertu eta dantzarien mugimenduaren bidez transmititzeko.
Egitaraua
REMANSOS
- Koreografia: Nacho Duato.
- Musika: Enrique Granados.
ARRIAGA
- Koreografia: Mar Aguiló, Pino Alosa, Joaquín De Luz.
- Musika: Juan Crisostomo Arriaga.
IN PARADISUM
- Koreografia: Antonio Ruz.
- Ideia originala: Pablo Martín Caminero eta Antonio Ruz.
- Musika: Tomás Luis de Victoria (grabazioa: La Grande Chapelle/Albert Recasens eta Schola Antiqua/Juan Carlos Asensio); jatorrizkoa: Pablo Martín Caminero.
Rocio Molina: Impulso. Vuelta al uno
2021/04/16 19:00
Iruñea, Gaiarre Antzokia
Rocio Molinak bere lengoaia propioa sortu du, bere esentziak errespetatzen dituen eta abangoardietan murgiltzen den flamenko baten tradizio berrasmatuan oinarrituta. Pieza honetan jolas askea dago, barneko haurra da, bizitza pentsatzen duen burmuin heldua esnatzeko itzultzen den berezko sena, baina ez dago bizitzan.
Iraupena: 65 minutu
Fitxa teknikoa
-
Dantza: Rocio Molina
-
Gitarra: Yerai Cortés
-
Kantua: Ismael “El Bola”
-
Txaloak: Jose Manuel Ramos “Oruco”
Atalak 2.0: Groove
2021/04/16 19:00
Iruñea, Nafarroako Museoa
Itxaso A. Canok “Groove” musika terminoa hartu du abiapuntutzat, 30eko hamarkadakoa. “Laborategi honetan, entzulea mugitzen duten patroi erritmikoetatik sortzen den lehen mugimendu horretara garamatzanaren sotiltasunean sakondu nahi dut, ondoren hortik sortzen den hizkuntza behatu eta material horrekin zer bide hartu erabakitzeko.”
Nondik abiatzen da mugimenduarekiko dudan motibazioa? Zer estimuluk aktibatzen dute mugimendu hori? Mugimendua pentsamendua baino lehenagokoa da? Estimulu horiek guztiek berdin jokatzen dute? Sortzen diren mugimenduak katalogagarriak dira eta erreproduzitu, apuntatu eta koreografiatu ditzakegu? Canok abiapuntu gisa planteatzen dituen galderak dira, eta Dantzaz-eko dantzariekin eta Dantzertiko dantza espezialitateko azken ikasturteko ikasleekin partekatuko ditu laborategian zehar. Gainera, Atalak Sareak Musikenerekin elkarlanari ekingo dio laborategi honetan, Musika eta diziplinen arteko interakzioa irakasgaiko hainbat ikaslek laborategira joan eta Itxaso A. Canoren prozesua sakon ezagutzeko aukera izan dezaten.
Dantzariak: Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gomez, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xian Martinez, Julen Rodriguez eta Beñat Urrutia
Kanpoko begia:
- Laborategia prestatzen laguntzea: Idoia Zabaleta
- Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermudez
- Dantzaz-eko Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous
- Dantzaz-eko Zuzendaritza Nagusia: Fernando Saenz de Ugarte
Danzai: Re-des
2021/04/16 20:00
Tafalla, Kultur Etxea
Zurrunbiloan murgildutako gizarte batean, sare teknologiko ikusezin batek pertsona eta leku ezezagunekin konektatzen gaitu. Aldi berean, aurkitzen diren pertsonak ez dira gai begietara begiratzeko… Jabetzen al gara sare teknologikoak nola eragiten digun? Bidaia eta hausnarketa haragitik teknologikora, zentzugabekeriatik pasatuz, Zitrusen musika elektronikoaren bidez.
Mugimendua "Gaga" teknika garaikidea hiri-dantzaren mugimendu-dinamikekin bat egitean oinarritzen da.
Fitxa artistikoa
- Zuzendaritza eta ideia originalal: Andrea Irurzun
- Koreografia: Andrea Irurzun
- Koreografia laguntzailea: Irina Lumbreras
- Antzezleak: Andrea Irurzun y Juan Manzano
- Sorkuntza musikala: Zitrus
- Jantzien diseinua: Desiree Arellano (Matsu Studio)
DNA 2021 jaialdiaren barruan.