Agenda
Bolonia Experimental: Ausarta
2021/04/10 12:00
Gernika-Lumo
Jose Luis Magaña koreografoak Ross Dantza Eskolara egin duen bisita aprobetxatuz, Master Classa-a programatu dute, tailerrean ikasitakoa agertokian ikuslegoari erakusteko.
Ausardia da pertsona batek arrisku edo beldur egoera baten aurrean erantzuteko daukan jarrera eta erabakitasuna. Gizakiaren bertute bat ere bada ausardia, ekintza bat gauzatzera bultzatzen duena, nahiz eta beldurra izan zailtasunak eta arriskuak gainditu behar izanagatik. Norbanakoek duten barne-indarraren parte da, beldurra edo arriskua dakarren egoera bati aurre egitea helburu.
Malandain Ballet Biarritz: Mozart à 2 & Sinfonia
2021/04/10 19:00
Donostia, Victoria Eugenia
Mozart à 2
- Musika: Wolfgang Amadeus Mozart
- Koreografia: Thierry Malandain
- Jantziak: Jorge Gallardo
- Argiztapena: Jean-Claude Asquié
- Iraupena: 35 minutu
- 12 dantzariz osatutako balleta.
Mozart à 2, 1997an Temps Présent konpainiarentzat sortutako balleta, egun Leipzig Ballet-en (Alemania) eta Wiener Staatsballet-en (Austria) errepertorioan, amodio-kontuez ari da Mozart-en pianorako kontzertuen doinuen gainean.
Sinfonia
- Musika: Luciano Berio
- Koreografia: Thierry Malandain
- Eszenografia eta jantziak: Jorge Gallardo
- Argiztapena: François Menou
- Jantzien diseinua: Véronique Murat
- Iraupena: 28 minutu
- 20 pertsonek osatutako balleta.
- Koprodukzioa: Donostia Kultura - Victoria Eugenia Antzokia – Ballet T, CCN – Malandain Ballet Biarritz.
Bigarren partean, Sinfonia lanaren premièrea, 2020. urteko bigarren konfinamenduko ilunaldi eta ziurgabetasunetan garatua, inguruabarrei erantzuten dien pieza gisa ikus liteke. Luciano Berioren partitura bat oinarri duela, 1960ko urteetako musikaren monumentutzat jotzen duten lan honek mugarria, ertza eta hesia du gai nagusi, baina, jakina, esan ohi denez, gertaerekiko edozein antz kasualitate hutsa litzateke nahitaez.