Agenda

Kukai: Erritu

Noiz

2021/03/26 19:00

Non

Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

Kukai eta Sharon Fridmanen Erritu lana eskainiko du Kukai dantza konpainiak. Norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat.

  • Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman
  • Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
  • Espazio eszenikoa: 4 PLAY
  • Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Dramaturgia aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo
  • Ekoizpena: Kukai Dantza

Irakurri gehiago

Zen del sur: Orbita

Noiz

2021/03/26 19:00

Non

Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Objektu fisiko bat beste baten inguruan deskribatzen duen ibilbidea, indar zentral baten eraginpean. Fenomeno horrek Carlos Lopezez eta Noemi Parejaren arteko harremana irudikatzen du. Bi artista polifazetiko dira, gaur egungo mugimendu-lengoaien zirkuuko lementuen eta zuzeneko musikaren bidez elkarri eragiten diotenak, sustraien erakarpen grabitatioriaren pean: Cadiz, itsasoa eta artea.

Irakurri gehiago

Gorria

Noiz

2021/03/26 19:00

Non

Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Herriko Aretoa

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Irakurri gehiago