Agenda

Led Silhouette : Cóncavo-convexo

Noiz

2021/03/15 12:00

Non

Donostia, Gazteszena

Cóncavo-convexo diziplina anitzeko pieza; musika, dantza eta eskultura biltzen dituen lana. Hutsari edo gabeziari buruz hausnartzen du, haren forma edozein izanik; horretarako, gorputzaren ikuspegi eskultorikoan eta gorputzak espazioarekin duen harremanean oinarritzen da. Espazioak funtzio berezi bat duela uste dugu; emozio estetikoa sortzea.

Led Silhouette (Lesaka) Martxel Rodriguez-ek eta Jon López-ek sortu eta zuzendutako konpainia da. La Veronal edo Kukai Dantza-ren gisako konpainietan aritzeaz gain, 2016an, artista talde batekin hasi ziren lanean, eta hainbat jaialditan erakutsi dituzte beren lanak (besteak beste, DNA, Quincena de Dança Almada, 10 sentidos eta Festival Internazionale Nuova Danza).

* Dferia azokaren barruan.

Irakurri gehiago

Amaiur Luluaga: J-AhO! II

Noiz

2021/03/15 13:30

Non

Donostia, Tabakalera

Zuhurtzia eta eromena... muga hain da lausoa... desberdintasun txikia baina aldi berean handia...

"Normala"?

Zure erabakia al da "normala" izatea, ala gizarteak erabakitzen du zure ordez?

Zuk, segi. Ez egin ihes, egin irribarre. Hori da bidea.

  • Zuzendaritza: Amaiur Luluaga.
  • Sorkuntza eta antzezleak: Amaiur Luluaga, Montse Àlvarez, Clàudia Gómez.
  • Aholkularitza artistikoa: Myriam Perez.
  • Argazkia eta ikus-entzunezkoak: Iurre Aranburu, Gorka Bravo.
  • Musika: Pascal Gaigne, Grandbrothers.
  • Musika edizioa: Iñaki Plaza.
  • Poesia eta ahotsa: Itziar Vaquero, Alba Coll, Maria Manonelles.
  • Sorkuntza egoiliarrak: Dantzagunea (Sortutakoak 12), CCN Malandain Biarritz (Aterpean 2019), Azkuna Zentroa (Dantzan Bilaka 2020)
  • Laguntzailea: Anoetako Udala (Gipuzkoa)

 

* Dferia azokaren barruan.

Irakurri gehiago

Kanpai: Lathe Biósas

Noiz

2021/03/15 15:45

Non

Donostia, Victoria Eugenia Club

Lathe biósas koreografiak bi pertsonaren arteko topaketa erakusten du, espazio-denbora jarraituan. Elkarretaratzean sortzen den elkarrizketa intimoak gelditu eta begiratzearen balioa erreibindikatzen du, begirada bizitzaren zentzuarekiko lotura galduaren bila bideratzearen balioa. Kanpai konpainiak poema bisuala sortzen du, kalitate piktoriko handiko irudiz betea, ikuslea harrapatzen duena. Bizitzaren aurreko jarrera jakin bat, aldarte bat, ikuspegi bat gogora ekartzen duen lekua sortzen du. Lan honek milaka hitz bildu nahi ditu keinu bakar batean, mugitzen diren irudiak sortu nahi ditu, gure buru barruan planetak unibertsoan bezala hedatzeko gai diren irudiak.

Kanpaik, Natalia De Miguelen eta Jorge Jauregui Allueren zuzendaritzapean, irudiaren sugestio-ahalmena oinarri hartuta egiten du lan. Giza esperientziaren alderdi espirituala eta pertzepziozkoa ikertzen du, bere buruari galderak egiten dizkio, eta publikoa ere gauza bera egitera bultzatzen du.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Natalia de Miguel eta Jorge Jauregui Allue.
  • Interpretatzaileak: Natalia de Miguel, Jorge Jauregui Allue eta Niko Hafkenscheid.
  • Jatorrizko musika: Niko Hafkenscheid.
  • Argiztapenaren diseinua: Stéphane Ménigot.
  • Jantziak: Kanpai.
  • Espazio eszenikoa: Kanpai.
  • Aholkularitza artistikoa: Bertha Bermudez eta Eduardo Torroja.
  • Mugimendurako laguntza: Inma Asensio.
  • Koordinazio teknikoa: Edu Berja Miguel.
  • Argazkiak: Germán Jauregui Allue.
  • Banaketa: Rosa Iglesias - Laurentzi producciones.
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
  • Laguntzailea: Teatro Arriaga Antzokia.
  • Kolaborazioak: Andoni Aresti Dantza Eskola, Tabakalera, Harrobia, Estudio de danza Aikoa.

 

*Dferia azokaren barruan.

Irakurri gehiago