Agenda

Ertza: Zehar

Noiz

2021/03/12 19:00

Non

Barakaldo Antzokia

Pertsona edo pertsonaia baten transformazioen lekuko izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.

Irakurri gehiago

Ai Do Project: En picado

Noiz

2021/03/12 19:00

Non

Errenteria, Niessen kulturgunea

Bere buruaz beste egiteko asmotan diren lau pertsonak topo egin dute teilatu batean. Horixe da Ai Do  En picado lanaren abiapuntua. James Rhodes musikariaren eta idazlearen testutan oinarritu da dantza-ikuskizuna, eta antzerkiak eta musikak presentzia handia dute. Rhodes testuetatik ateratako pertsonaien deskribapenak eta egoera zehatzak izan dira lana osatzeko materia koreografikoak. Hein handi batean, Gipuzkoako Dantzagunean landu da pieza hau, eta, Errenteriako Niessen auditorioan egingo duten estreinaldirako prestaketa eszenikoaren baitan, Iker Arrue Adi Do Project konpainiako zuzendariaren eta koreografoaren azalpenak jaso dira bideoan.

  • Konpainia: Ai Do Project.
  • Zuzendaritza: Iker Arrue.
  • Interpreteak: Myriam Perez, Aritz Lopez, Helena Wilhelmsson, Oihana Vesga, Mar Rodriguez, Idoia Hernández (musikaria), Aitor Zabala (musikaria).
  • Zuzendaritza laguntzailea: Mar Rodriguez Valverde.
  • Dramaturgia eta lana eszenaratzea: Mar Rodriguez eta iker Arrue.
  • Proiektuaren izenburua: EN PICADO
  • Koreografia: AI DO PROJECT ensemble.
  • Berezko musika: Idoia Hernández, HATXE.
  • Argiztapena: Ivan Martín.
  • Jantzi diseinu eta sorkuntza: Amada Dominguez.
  • Banaketa: Evelyn Gomez eta Beatriz Churruca.

Irakurri gehiago