Agenda
Do Re Ni
2021/02/26 17:15
Lezo, Gezala auditoriuma
Lanku Bertso Zerbitzuak konpainiak "Do Re Ni" haurrentzako musika, dantza eta jokuen ikuskizuna eskainiko du.
- Nori zuzendua: Familiei (3-12 urte).
- Partaideak: Xabier Lizaso eta Olatz Oribe dantzaria.
Xabier Lizaso musikari eta ikertzaileak sortu eta zuzendutako egitasmo berritzailea da. Haurren garuna musikaren bidez estimulatuz kantuak, dantzak eta arte eszenikoak uztartuko dira oholtza gainean.
Solasaldia: Ezin badut dantzarik egin, hau ez da nire iraultza
2021/02/26 18:30
Urdiain
Hizlariak: Maialen Galarza eta Oier Araolaza
- Oier Araolaza, kazetaria, antropologoa eta dantzaria. “Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” tesiaren egilea.
- Maialen Galarza, antropologoa eta Urdiaingo Kintoen festa eta San Joan bezperako kantaitaren errituaren ikerketaren egilea.
Gorria
2021/02/26 19:00
Zarautz, Modelo Aretoa
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.
Proyecto Larrua: Baserri
2021/02/26 19:00
Galdakao, Torrezabal
Baserri euskal kulturan zehar egindako bidaia bat da, sakon sustraituriko ohiturak berrinterpretatuz eta gaurkotuz. Baserrik tradizioaren eta abangoardismoaren arteko muga-lerroak lausotzen ditu; mitologiaz betetzen du baserria, eta parekatu egiten ditu lur honetakoa eta mitologiakoa.
- Koreografoa: Jordi Vilaseca
- Dantzariak: Miguel Ballabriga, Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca y Aritz López
- Argiztapena: David Alcorta
- Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
- Eszenografia: Enric Planas
- Jantziak: Xabier Mujica
- Ekoizpena eta banaketa: Silvia Fiestas – Mengana Producciones
- Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Bilbo Ezkena, Bad Festival, Hameka, Centros de danza El Canal
- Eskerrak: Baratza Aretoa, TAE