Agenda

Javiera de la Fuente eta Isaías Greñolo: Luciernaga

Noiz

2021/02/25 19:00

Non

Donostia, Tabakalera

Pasolinik, 1975ean eraila izan aurretik, L’articolo delle lucciole idatzi zuen. Bertan, ipurtargiak desagertzearen eta herrien hauskortasunaren arteko antzekotasuna planteatzen zuen, eta zenbait irudi- ipurtargi ager zitezkeela iragartzen zuen, zeinak, artearen bidez, kapitalaren argi itsugarria ulertzeko eta, aldi berean, haren aurka borrokatzeko beste modu batzuk antolatuko zituzten. Gaur egun, begiratu eta gutxira, ikusiko dugu ikusgarritasunaren argi liluragarriak gure bizitzak gobernatzen dituela. Faxismo garaikidearen bizipena, hain zuzen ere, argi itsugarria da.

Delle lucciole ideia pasoliniar horretatik abiatuta, Luciérnagas sortu  da: proiektu irekia eta prozesuan dagoena, ikerketa eszenikoa, musikak, dantzak  eta saiakuntza filmikoak hibridatuko dituena. 2019an, #ChileDespertó-ren  ondoren, Luciérnaga I abiarazi zen, neoliberalismoaren garaiko hondamendiak  jaso zituena. Obran, dantzari bat (filmikotik ihes egindako pertsonaia) eszenan  hitz egiten ari da, heriotza neoliberalaren dantzak irudikatzen dituzten ikus-entzunezko  artxiboekin.

Luciérnaga I (piedra corazón del mundo)

Iluntasunean bizi gara, eta hori, beharbada, kapitalismoak igortzen duen gehiegizko  argiaren kausa da.
  Argi itsugarri horren aurka,
  gidatuko gaituzten irudi poetiko-ekologikoak behar ditugu.
  Dantek Inferno-n aipatzen zituen "aholkulari zitalen" iluntasuna  argitzen duten argiak.
  Ipurtargiak su txikiak bezala.
  Ezerk ezin du mundua goibeldu norbaitek iluntasunean abesten
  kontatzen
  dantzatzen
  duen bitartean.

Irakurri gehiago

Amaia Elizaran: Block

Noiz

2021/02/25 19:30

Non

Lezo, Gezala Auditoriuma

Amaia Elizaranek aurkezten dien Block ikuskizuna Gipuzkoako Dantzagunea kolaboratzailea den Karrikan deialdiaren barruan egindako pieza da. Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume horiek gorputzen arteko harremana dute, kontrako indarrak eta blokeoak sortuta. Hori guztia, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.

Bi emanaldia egingo dira, bata 19:00etan eta bestea 22:15ean.

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Musika: Lander Zalakain
  • Produkzioa: Jokin Elizaran
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran
  • Kanpo-aholkularia: Marti Güell
  • Kolaboratzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura (Egiako kultur etxea)

Irakurri gehiago