Agenda

Hitzaldia: "Kukumarroen inauteria"

Noiz

2021/02/12 19:00

Non

Eskoriatza, Zaldibar Antzokia

Kukumarroa zer da? Zer zerikusi dago Eskoriatzako kukumarroa eta Urdiango momoxarroen artean? Neguko festetan egiten diren zenbait errito, festa eta tradizioen  inguruan gaiak. Zer dute elkarrekin komunean gau beltzak, eguberriak edo inauteriak? Nola ospatzen ziren lehen eta zer aldatu da festetan? Zergatik dira garrantzitsuak kuestazio edo eske-erronden ohiturak?

Hizlaria: Oier Araolaza
Sarrera: Doan

Edukiera mugatua denez, gonbidapenak eskatu behar dira: 943 71 46 88 // 650 49 51 66 (whatsapp-a)

Irakurri gehiago

Organik: Sareak

Noiz

2021/02/12 19:00

Non

Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Itsaso zabalean arrantza egiteko lana ia erabat gizonek egindako lana da, baina, portuan, emakumeak dira sareak konpontzen aritzen ari diren bakarrak, lanbide honetan den tresnarik baliotsuena.

Sareak-en, saregileen lanaren alde fisikoan jarriko dugu begia –lan zehatza eta errepikakorra, ordu luzetan egoera estatiko berean egiten dena– eta sareen sinbologiari eta sareek eurek iradokitzen digutenari erreparatuko diogu. Horrela, manta zulodun horrek estali dituen emakume horien bizitza ekarri nahi da guztion gogoetara.

Sareak-en, bost emakume protagonistek arrantza-portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada poetiko eta ironiko batetik.

  • Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge
  • Sormena eta antzezleak: Pilar Andres, Begoña Krego, Natalia de Miguel, Helena Golab, María Martín
  • Musika konposaketa: Laurentx Etxemendi
  • Argiztapen diseinua: Marc Cano
  • Kanpoko begirada: Lisi Estarás, Bertha Bermúdez
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Irakurri gehiago