Agenda

La Coja Dansa: El cuento de Persépolis

Noiz

2021/12/08 18:00

Non

Zizur Nagusia, Kultur Etxea

Planeta ezberdinetan bizi diren bi neskatok “Persepolis” liburua aurkitu dute eta aldi berean hasiko dira irakurtzen. Horrek hainbat galdera eraginen dizkie emakumeek historian izandako egoeraz; horren ondorioz, bidaia bat hasiko dute espazioan eta denboran barna, azkenean elkar topatzen diren arte. Familiendako lana da eta taularatzean ederki uztarturik ageri dira komikia, dantza, bideomappinga eta zinema.

Irakurri gehiago

Florence Augendre & Zuriñe Benavente: Asciopulsology into dance

Noiz

2021/12/08 19:30

Non

Gasteiz, Artium

Florence Augendre koreografo independentea, egilea, ikerlaria eta interpretea da, eta bere lana hainbat arlo artistikotan garatu du, hala nola antzerkian, zineman, dantza garaikidean, operan eta arte bisualetan. Bere lanean, Florencek sormena barne hartzen du, esperientzia propioaren errebelazio gisa, eta metaforak sortzen ditu, non gorputzaren nolakotasunak eta imajinarioak bat egiten duten ni sakonaren esperientziarekin eta gure giza osaera fisikoarekin. Esperientzia berezien bizitasuna bultzatuz, bere lanak kontzientziaren hainbat alderdi eta adierazkortasun osagarri erakusten ditu. Gure fisiologiaren bihotzean, gure inguruneari dagokionez, nola aurkitzen ditugu zentzumen-pertzepzioen eta horien modalitateen sotiltasunak? Nola aurkitzen dugu animaliaren energia, haren presentzia adierazkorra baina isila? Ukigarria ez dena nola eratzen eta bihurtzen da mugimendu?

  • Dantzariak: Florence Augendre eta Zuriñe Benavente.
  • Musika: Ignacio Monterrubio 

Irakurri gehiago