Agenda
Escamot català: Lizarra
2021/12/05 17:30
Lizarra
Escamot català Euskal Herrian 2021:
Abenduak 5: LIZARRA (San Andres feriak)
- 13:15 Dantzaldia Santiago plazan (Lizarraldeko Herri-dantzen Tailerra)
- 17:30 Dantzaldi ibiltaria: Escamot català (San Martin plazatik hasita)
Txapela pasako dute, bidaia eta egonaldiaren gastuei aurre giten laguntzeko.
Antolatzaile / Laguntzaileak: Lizarraldeko herri Dantzen Tailerra, Lizarrako Udala.
Info guztia HEMEN
David Marques: Dança sem vergonha
2021/12/05 19:00
Bilbo, Azkuna Zentroa
“Azken urteetan dantzatzeko zenbait modu eta dantzan egiteko hainbat zio deskubritu ditut. Deskubritu dut etxean, ‘estudioan’ edota diskotekan nengoela dantzan jarraitzen eginarazten zidan plazer komun bat zegoela testuinguru guztietan. Lekuko gutxirekin, edo erabat bakarrik, formalismo musikalaren eta mugarik gabeko adierazkortasun emozionalaren artean, plazerezko dantza hori sortzen zen. Beharbada, lotsarik gabeko dantza hori Teatroan baino ez da existitzen eta beharbada soilik da posible espazio, denbora eta motibazio batzuen gurutzaketan: logela, umezaroarekin lotzen dudana; diskoteka, nerabezaroarekin lotuta, eta ‘estudioa’, helduaroarekin elkartuta. Teatroaren arloan, gonbidatuen eta interpretearen oraingoarekin lotzen dut emanaldian zehar. Dantzatzen dudan bitartean, dantza-sentsazio hori berehalakoa da, eta bide batez, singlea bezain konplexua, erreferentziala eta tolesgabea, serioa eta dibertigarria, intimoa eta partekatua, teknikoa eta ezustekoa… dena batera”.
David Marques, 2019ko azaroa
- Sorkuntza eta interpretazioa: David Marques
- Zuzeneko DJa: Joe Delon (hainbat autoretatik abiatuta)
- Eremu eszenikoa: Tiago Cadete
- Bideoa: Diogo Brito
- Jantziak: Tiago Loureiro
- Kanpo-begirada: Patrícia Milheiro
- Zuzendaritza teknikoa: Gonçalo Alegria