Agenda
La Pamplonesa, Gabonetako balleta
2021/12/19 12:00
Iruñea, Gaiarre Antzokia
Gayarre Antzokiko agertokiak gala-jantzia jantziko du Banda eta Nafarroako dantzako figura nabarmenenak batzeko. Ballet klasikorako errepertorio handiaren hautaketa bat interpretatuko da, tratamendu estetiko berritzaile batekin eta nazioartean ibilbidea duten dantzari profesional batzuekin. Eta hain bereziak diren egun hauei dagokien moduan, programa osatzeko, Eguberriak gai dituzten bandarako jatorrizko lan eta moldaketa bikainak izango dira.
Fitxa artistikoa
- Dantzariak: Carmen Larraz y Martín Los Arcos (Dinamo Danza); Martxel Rodríguez y Jon López (Led Silhouette)
- Zuzendaria: J. Vicent Egea
Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa
2021/12/19 13:00
Deba, Foruen Plaza
Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta.
- Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
- Dantzariak: Kukai Dantza & Brodas Bros
- Musika: Jean Phillipe Barrios
- Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez
Verdini: Gazi-gozo
2021/12/19 18:00
Markina-Xemein, Uni frontoia
Verdini Dantza Taldeak gure bihotzen taupada bakoitzaren bulkada aditzen jarraitzeko hautua egin du, benetakotasun benetakoena galdu gabe, dantza zer den auzitan jarriz eta birplanteatuz, gizarteak markaturiko perfekzionismo era batzuen eta teknika eskakizun gehiegizkoaren ildoan ez erortzen saiatuz.
Gazi-gozo ikuskizunaren bitartez, Verdini Dantza Taldeak sentipenez eta emozioz beteriko mundu batera garamatza, zeina argi-itzalez eta itxaropenez bete baitzaigu bizi izan dugun urte gazi-gozoaren ondorioz.
Gazi-gozok dantza zer den eta zer zentzu duen gogoetatzera gonbidatzen gaitu.
"51 bai!" Portugaleteko Berriztasuna Taldearen urteurren-ikuskizuna
2021/12/19 18:30
Zubi Alde Kiroldegia
2020an 50 urte bete zituen taldeak eta urte osorako programazioa zeukaten aurreikusita. Pandemiak, ordea, ekitaldi gehienak bertan behera uztera behartu zituen eta, aurten, 2021ean, urteurreneko ospakizun nagusiari berrekitea erabaki dute.
Abenduaren 19an “51 bai!” izeneko ikuskizuna eskainiko dute, Portugaleteko Zubi Alde kiroldegian, arratsaldeko 18:30ean. Ekitaldian taldearen partaide diren belaunaldi guztiak elkartuko dituzte, bai eta erromeria dantza-ikastaroetan ibiltzen direnak zein garai batean taldean dantzari eta musikari ibilitakoak. Horrez gain, herriko Pleamar, Sorozabal, Barbis, Salazar eta Santa Maria abesbatzek eta Txantreako Gaiteroek ere hartuko dute parte.
Sarrera doakoa izango da eta Portugaleteko Santa Klara kulturgunean eta www.portugalete.org webgunean banatuko dira abenduaren 13an, goizeko 9etatik aurrera.
Kresala: Amoria & Dolore
2021/12/19 19:00
Sopela, Urgitxieta Plaza
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Fausti Aranzabal
- Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio - Euskal Barrokensemble
- Testuak eta letrak: Bernart Etxepare, Joxe Anton Artze, Eduardo Galeano
- Antolatzaileak: Amurrioko Udala – Amurrio Antzokia, XVII. Dantza ZIRKUITUA – SAREA, Eusko Jaurlaritza – Kultura Saila