Agenda
Dantza presentzia + Beldurra
2021/12/17 19:00
Azpeitia, Dinamoa
Abenduak 17an 19:00etan Azpeitiko Dinamoa sormen gunean dantza garaikideko 2 emanaldi egingo dira: Dantza presentzia Sirah Badiolarekin eta Beldurra Puy Barral eta Jone Amezagarekin.
> Sarrera doan gonbidapenarekin. Gonbidapenak hurrengo web orrian eskuratu behar dira: www.kulturaz.eus
Beldurra gizaki ororentzat komuna den emozio primarioa da, seguruenik antsietate gehien eragiten digun emozioa,
gehien blokeatzen gaituena eta besteen aurrean suminkorrenak aurkezten gaituena. Horri gehitzen badiogu gaur egungo
ziurgabetasuna eta estresa gaixotasunaren eta etorkizunaren aurre, beldurrak itsutu egiten gaitu. Egia da berari esker bizi
garela, haurtzarotik babesten baikaitu, baina zer egiten dugu modu desmoldakorrean ikasitako beldurrarekin, mugatzen
gaituen horrekin?
Pieza honek beldur horri buruz hitz egiten du, gaixotzen den, hiltzen ari dela sentitzen duen eta beldurrarekin hitz egiten duen emakume baten istorioa kontatzen du. Disziplina anitzeko proposamen artistiko baten bidez, ahotsa, gorputzadierazpena eta musika elkartuz, emozio horren iluntasuna eta argia kontatzen dituen mugimenduzko elkarrizketa sortzen da. Beldurra agertzen da eszenan, atea irekitzen zaio emozioari mezulari gisa etsai gisa baino gehiago.
Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahairen Kooperatibaren kolaborazioarekin eta
Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
Iron Skulls Co: Iron Modvm
2021/12/17 20:00
Zizur Nagusia, Kultur Etxea
Iron Skulls Cok-ek ikuskizun honekin ospatu zuen break dance talderen urtemuga. Askotariko proposamena da, kolektibo horretako kideak diren bezala, iraganeko eta egungo eraginetatik abiatuta. Alde batetik, uzta propioko piezen lagin bat; bestetik, bataila esperimentalak Dj baten zuzeneko musikaren konpasean. Gazte eta helduentzako ikuskizuna.
Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight
2021/12/17 20:30
Leioa, Kultur Leioa
LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.
Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?
Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde
Kukai: Hnuy illa
2021/12/17 20:30
Ermua, Antzokia
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.