Agenda

Dantza-jauziak

Noiz

2021/12/12 11:30

Non

Donibane Lohitzune

Hilabeteko bigarren igandere, urritik maiatzera, dantza-jauziak Donibane Lohitzunen.

Irakurri gehiago

Jokin Irungarai: Dama

Noiz

2021/12/12 17:00

Non

Baiona, Michel Portal antzokia

Dama Mundarrain mendian gertatu omen den leienda baten bidez, Ipar Euskal Herriko musika eta dantzak ikusterat emaiten, entzunarazten eta biziarazten dituen ikuskizun kondatu musikatu eta dantzatua da. Jokin Irungaraik 12 musikari eta 6 dantzari bildu ditu, mendi kaskoko ikuspundutik euskal musika eta dantzen aniztasuna goza dezagun.

Irakurri gehiago

Martin Zalakain

Noiz

2021/12/12 19:00

Non

Beasain, Frontoia

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoan oinarrituta Juan Antonio Urbeltzek zuzendu eta koreografiatutako ikuskizuna, Ander Lipusen taula zuzendaritza eta Harkaitz Canoren gidoiarekin. Artedrama  eta Argia dantzari taldearen produkzioa. Martin Zalakainen gerla, abentura eta maitasun istoriaren eszenaratze dantzatuaz gozatu daiteke ikuskizun honetan, zuzeneko musika, antzerkia eta koreografien eskutik. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak eszenaratzen dira.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
  • Antzerki-zuzendaritza: Ander Lipus
  • Gidoia: Harkaitz Cano, Pio Barojan eleberrian oinarrituta.
  • Aktorea: Josu Camara
  • Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea.
  • Jantzigintza: Amaia Bueno
  • Musikariak: Ander Blasco (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
  • Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Gure-Kai (Deba), Astigar (Astigarraga).

 

Sarrera: 6€

Irakurri gehiago

Brodas Bros: Hispstory

Noiz

2021/12/12 19:00

Non

Zangiza, Carmengo Auditorioa

Hipstory ikuskizun ludiko eta didaktikoa da, 1960tik gaur egunera arteko hip-hoparen historia azaltzen duena, bai dantzarena, bai musikarena.

Azalpen koreografikoen eta umorezko gagen bidez, bost dantzarik eta musikari batek honako estilo hauen arteko desberdintasunak erakusten dituzte: Popping, Locking, B-Boying...

Beatbox, Scrath eta Funk musikaz ere solas eginen da (James Brown, Cool and The Gang, besteak beste).

Irakurri gehiago