Agenda
Plaza-dantzak
2021/11/07 12:00
Zarautz, Musika plaza
Dantzaldia izango da azaroak 7, igandea, eguerdiko 12:00etan hasita, Zarauzko Musika Plazan.
Alaken taldearen eskutik plazan dantzatzeko aukera izango dute dantzazaleek.
Javier Arozena - Elida Dorta: U
2021/11/07 19:00
Bilbo, La Fundición
U' Élida Dorta eta Javier Arozena gara.
Biren arteko intuizioa, ematearen eta jasotzearen ekintza orekatua, adi entzutea, tentsioa, denboraren dilatazioa, fusioa, ireki, hartu eta biltzen duen talka, pultsu komun batean egoteko zeregin bateratua, komunitarioa denaren errituala.
Gorputzen soinua lurraren kontra kolpatzean, laguntza eta ekintza bikoiztearen indarra. Ekintza erritmikoa, estasi dinamikoraino eboluzionatzen duena eta ingurura hedatzen dena.
Ertzetan talka egiten duen ekintza, espazio interstizial hori presionatzen eta tenkatzen duena, kontaktua gertatu arte: besarkada, bat egitea eta atsedena, non bata eta bestea elkartzen diren… non ‘U’ agertzen den.
- Kreazioa eta antzezpena: Élida Dorta & Javier Arozena
- Jantziak: Dosi Andrade
- Produkzioa: Gino Senesi
- U irudiak: Javier Arozena
Lucía Lacarra & Matthew Golding: In the Still of the Night
2021/11/07 19:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Gaueko bidaia hau Lucía Lacarra dantzaren munduko izarrarekin eta Matthew Goldingekin batera egingo dugu. Oraina eta iragana nahasten dituen istorioan, bi pertsonaren gordeleku emozionalak askotariko ikuspegietatik argiztatuko dira. Hala, iraganeko gau batean gertatutakoa ikusten dugun bitartean, egungo errealitatea zerk eragin zuen jakingo dugu.
Dantza puruaren eta hausnarketa zinematografikoaren eskutik kontakizun eder batean murgilduko gara, 60ko hamarkadako musika-pieza arrakastatsuak lagun, eta hamarkada horretako estetikan inspiratutako jantziekin. Osagai horiekin, Grease edota Ghost zinemako lan klasikoak ekarriko dizkigu gogora In the Still of the Night ikuskizunak.
- Koreografia: Matthew Golding
- Musika: Five Satins, Philip Glass, Ben E. King & The Drifters, Edith Piaf, Max Richter, Righteous Brothers eta The Ronettes
- Dantzariak: Lucia Lacarra, Matthew Golding
- Kontzeptua, eszenaratzea eta zinema-zuzendaritza: Matthew Golding
- Koreografia: Matthew Golding
- Bideoa: Valeria Rebeck, Craneo Media
Cía. Almudena Pérez: Aspects + Room
2021/11/07 19:30
Bilbo, Campos Elíseos Antzokia
“Aspects” atalak koreografiaren sorrera esploratzen du mugimenduaren alderdiekin lotutako ikurren hizkuntza erabiliz (tamaina, erritmoa, espazioa, forma, etab.). Hobeto esan, Labanen teoriak baliabide modura erabiltzen ditu, hizkuntzaren zehaztasuna eta definizioa sakontzea lortu nahian, bere alderdietako bakoitzaren xehetasunak ustiatuz.
“Room” atala dantza garaikidearen proposamen bat da. “Room”, ingelesetik itzulita, “eremua” eta “logela” esan nahi du. Kontzeptu bi hauen harira, pieza esperientzia pertsonal batetik sortzen da. Kanpoan urte ugari eman ondorengo etxerako itzuleratik. Eremu propio bat edo etxe bat sortzeko grinatik.
- Konpainia: Cía. Almudena Pérez
- Jatorrizko ideia: Almudena Pérez San Vicente
- Koreografia eta interpretazioa: Almudena Pérez San Vicente, Denis Martínez Roque
- Musika: Wolfgang A. Mozart (mezcla / nahasketa)