Agenda
Dantzara, plazara: Duguna, Kezka, Iurretako-dantzariak
2021/11/06 12:00
Iruñea, Burguen plaza
Eibarko Kezka dantza taldea, Iurretako dantzariak eta Iruñeko Duguna dantza taldearen emanaldia izango da Iruñean; azaroaren 6a, larunbata, 12:00etan Burguen plazan.
Javier Arozena - Elida Dorta: U
2021/11/06 19:00
Bilbo, La Fundición
U' Élida Dorta eta Javier Arozena gara.
Biren arteko intuizioa, ematearen eta jasotzearen ekintza orekatua, adi entzutea, tentsioa, denboraren dilatazioa, fusioa, ireki, hartu eta biltzen duen talka, pultsu komun batean egoteko zeregin bateratua, komunitarioa denaren errituala.
Gorputzen soinua lurraren kontra kolpatzean, laguntza eta ekintza bikoiztearen indarra. Ekintza erritmikoa, estasi dinamikoraino eboluzionatzen duena eta ingurura hedatzen dena.
Ertzetan talka egiten duen ekintza, espazio interstizial hori presionatzen eta tenkatzen duena, kontaktua gertatu arte: besarkada, bat egitea eta atsedena, non bata eta bestea elkartzen diren… non ‘U’ agertzen den.
- Kreazioa eta antzezpena: Élida Dorta & Javier Arozena
- Jantziak: Dosi Andrade
- Produkzioa: Gino Senesi
- U irudiak: Javier Arozena
Metamorphosis Dance: Creaccion
2021/11/06 19:30
Iruñea, Nafarroako Unibertsitateko Museoa
Iratxe Ansaren eta Igor Bacovichen azken proiektua da CreAcción. Dantza garaikideko obra bat, formatu eszenikoan egina, parte hartzeko prozesu batetik sortua. Prozesu horretan, dantzarekin loturarik ez duten pertsona-talde batek hainbat astez Ansa eta Bacovich, Metamorphosis Dance konpainiako zuzendariarekin eta koreografoekin eta dantzariekin jardun du.
Kukai: Hnuy illa
2021/11/06 20:00
Errenteria, Lekuona Fabrika
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.