Agenda
Hervé Koubi: Les nuits Barbares
2021/11/04 19:30
Gasteiz, Printzipal Antzokia
“Nire barrenean ederren sentitzen dudan hartara bideratu nahi izan dut begirada: denboran zehar izan den kultura eta erlijioen arteko nahasketara, gaur egun gure geografia konpartitua den horren oinarriak osatzeko aukera eman baitigu. Historiari ere heldu nahi diot, begiak ireki eta askatasunerantz lerratu, aldi berean gogoratuz “amazigh” hitza ere erabiltzen dela barbaro esateko, eta hitz horrek “gizon aske” esan nahi duela. Eta heldu nahi diot, baita ere, edertasunari, gerren gainetik batasunaz mintzo zaigun edertasunari, bere historiaren bitartez gizakia ereserkitzat hartu eta ondratu duen edertasunari. Mediterraneoari begiratu nahi diot, zeinak hainbeste argi baitu, non sekretu galdu baten antzera itsutzen baitu”. Hervé Koubi
Nazioarteko kritikak “koreografia liluragarria” gisara goraipatua, Les Nuits Barbares ou les premiers matins du monde aurkezten digu Hervé Koubi jatorri aljeriarreko koreografo frantsesak, hots, bidaia oniriko bat, herri barbaro ahaztuen omenaldi baten bitartez.
- KoreografIa: Hervé Koubi
- koreografia- laguntzaileak: Fayçal Hamlat, Guillaume Gabriel
- Dantzariak: Houssni Mijem, Mourad Messaoud, Bendehiba Maamar, Ismail Oubbajaddi, Abdelghani Ferradji, Adil Bousbara, Nadjib Meherhera, Zakaria Ghezal, Mohammed, Elhilali, Oualid Guennoun, El Houssaini Zahid.
70 minutu.
Sarreren salmenta on line irailaren 28tik aurrera.
HQPC proiektu kolektiboa: Habrá que ponerse cachas
2021/11/04 20:00
Bilbo, Santiago plaza
Habrá Que Ponerse Cachas (Katxas jarri beharko dugu) zentzugabekeri, xarma eta asmamenen joko bat da. Bob Dylanen abesti bat. «The Royal Tenenbaums» filmean bi anaien paperak. Anai-arreben arteko harremanak denboran zehar nola aldatzen diren… haurtzaroan, nerabezaroan, heldutasunean… Zer gertatzen da haurrek gurasoen ordez erabakiak hartu behar dituztenean? Zerk hurbiltzen gaitu gure anaiengana? Zerk urruntzen? Nola familiak batzutan gure nortasunarengana gerturatzen gaituen eta bestetan urruntzen? Guzti horrekin eta horretaz pentsatzen… dantzariek hartu-eman oparoa sortarazten dute… beraien ideia hegalarien mugimenduak ospakizuna bilakatuz.
- Gida artistikoa: Maylis Arrabit.
- Dantzariak: Ebi Soria Coron, Xabier Madina Manterola.
- Ekoizpena: Kolorearekin Elkarte Artistikoa