Agenda
Belén Maya – Fernando López: ¿Y después?
2021/11/28 19:00
Bilbo, La Fundicion
¿Y después? dagoeneko ezarrita dauden kategorien arteko zirrikitu izengabeei buruzko hausnarketa bat da. Formatu, estilo eta diskurtso maila ezberdinen artean sortutako hitzaldi dantzatu honetan, Belén Mayak eta Fernando Lópezek identitate mota guztietan inplizituki dagoen indarkeriaz hausnartzen dute; indarkeria horrek ezaugarri jakin batzuk sendotu eta beste batzuk baztertzen ditu; ni bezalakoak direnen eta desberdinak direnen arteko mugak sortzen ditu; bestea etsai bihurtzen du, harekin izandako harreman oro harramazka, eta bizikidetza mota oro gatazka.
Proposamenaren helburua ez da tolerantziari eta desberdintasuna onartzeari buruzko diskurtso bat sortzea, baizik eta identitatearen beraren oinarriak suntsitzea, haren funtsezko ezaugarrietako batzuk deseraikitzea (nor naiz ni, zer egiten dut nik eta zer komunitatekoa naiz ni), espazioa libre utziko duen lurrikara txiki bat eragiteko: nor gara eta zer egiten dugu gure genero identitatetik, gure identitate profesionaletik eta gure identitate nazionaletik haratago? Identifikazio modu horiek denak baino zerbait gehiago gara?
Artistek "inoren lurralde" hori dilatatu nahi dute, bertan ibiltzeko eta esperimentatzeko, eta horrela ikusteko gure gorputzek zer gaitasun duten etiketarik gabe dantzatzeko, izenik gabe bizitzeko.
- Kontzepzioa eta zuzendaritza: Fernando López
- Testuak: Belén Maya eta Fernando López
- Koreografiak: Romnia (zatia): Ni tú ni yo (zatia): Belén Maya Soleá por bulerías (zatia): Loriana Feijoo Un violador en tu camino: Las Tesis España Cañí: Fernando López El Gato Montés: Fernando López Historia del Mantón: Belén Maya Jota de "La Dolores": Fernando López
- Musikak: Hanbat egile
- Argien diseinua: CC Paco Rabal
- Jantziak: Belén Maya eta Fernando López
- Dantzariak: Belén Maya eta Fernando López
- Argazkia eta bideoa: Tándem 579
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2021/11/28 19:00
Ibarra - Belabieta Kiroldegia
Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.
Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.
- Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
- Koreografia: Talde sorkuntza
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
- Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
- Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
- Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
- Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
- Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
- Jantziak: Ramon García
- Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu