Agenda

Hitzaldia: Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain

Noiz

2021/11/26 19:00

Non

Beasain, Igartza Jauregia

Nola uztartzen dira tradizioa eta sorkuntza? Tradizioak ba al du sortzeko ahalmenik? Zeintzuk dira sorkuntza prozesu horren gakoak? Galdera horien inguruko gogoeta egin nahian Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltzek, Mikel Urbeltzek eta Iñaki Arregik euskal dantza, tradizioa eta sorkuntzaren inguruko gogoeta saioa egingo dute, Argia dantzari taldearen baitan mende erdi luzez egindako ikerketa, lanketa eta sorkuntza ibilbidea azalduko dizkigute. Haiek egindako hausnarketetatik abiatuta, sorkuntza prozesuetako esperientziak eta estrategiak elkarbanatuko dituzte. Hiru hankadun mahai honetan sorkuntza, dantza eta musika uztartuko dira, besteak beste. Juan Antonio Urbeltzek Argiaren ibilbidean oinarrizko izan diren heldulekuen eta helburuen berri emango digu; Iñaki Arregik sorkuntza eta proposamen koreografikoez arituko zaigu, eta Mikel Urbeltzek, berriz, haren ama Marian Arregik jorratutako bideari jarraiki, musikari eta errepertorioari dagokionez landutako ereduak gerturatuko dizkigu.

  • Hizlariak: Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi eta Mikel Urbeltz / Argia euskal dantzari taldea
  • Data: 2021eko azaroaren 26an, ostirala
  • Ordutegia: 19:00-21:00 
  • Lekua: Beasain, Igartza Jauregia

Irakurri gehiago

Beatriz Setien: Aurora-Ocaso

Noiz

2021/11/26 19:00

Non

Donostia, Ernest Lluch

Aurora-Ocaso Beatriz Setienen pieza eszeniko berria da. Bertan, bikote batek argitasuna eta iluntasuna hausnartzen ditu, eszenatokian eta bizitzan.
William Onyeabor-en musikak osatzen du Eusko Jaurlaritzaren eta Tabakaleraren Dantzan Bilaka 2020 programaren babesa jaso duen sorkuntza proiektu hau.

Irakurri gehiago

Acosta Danza

Noiz

2021/11/26 19:30

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Carlos Acosta Habanan jaio zen 1973an, eta Kubako Habanako Balleteko Eskola Nazionalean trebatu. Hainbat sari eskuratu ondoren (tartean, 1990ean Prix de Lausanne saria) mundu osoko konpainia entzutetsuenetan dantza egin zuen. Londreseko Royal Ballet konpainiako lehen dantzaria izan zen eta huraxe bihurtu zen, gainera, bere bizileku.

Rol klasiko gehienak antzeztu ostean (Espartakotik hasi eta Romeo arte), Carlos Acostak balleta utzi zuen 2016an, 28 urteko ibilbidearen ondoren.

2015ean, bere dantza-konpainia sortu zuen: Acosta Danza. Harekin batera, mundua zeharkatzen ari da dantza klasikoaren eta garaikidearen arteko konbinazio zoragarriarekin, dantza kubatarreko elementuekin bateratuta.

2017an, Acostak Carlos Acosta Dance Foundation izenekoa sortu zuen dantzari gazteei dantzako entrenamendu-programa, hiru urteko iraupena duena, ingurune inspiratzailean doan eskaintzeko asmoz.

Egitaraua / Programa:

  • Satori
  • Atsedenaldia / descanso
  • Paysage, soudain, la nuit
  • Impronta
  • Twelve

 

  • Zuzendari nagusia: Carlos Acosta
  • Espainiako ordezkaritza: Ysarca Art Promotions - Pilar de Yzaguirre
  • Iraupena: 80 m

Irakurri gehiago

Hiru hitzetan

Noiz

2021/11/26 20:00

Non

Amorebieta-Etxano, Zornotza Aetoa

Hiru Hitzetan Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera. Hiru hitzetan hiru ahotsen eszenaratzea da. Erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakumeistorio elkartzen diren amankomuneko espazioa.

Emakumeak-Node

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat.

NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzuneko konpainia da. 2016ean sortua, gaur Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).

  • ANTZEZLEAK: Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga
  • KOREOGRAFIA: Myriam Perez Cazabon
  • MUSIKA ORIGINALA: Aránzazu Calleja
  • JANTZIAK: Clara Virgili
  • FILMMAKER: Jesús Lacorte
  • EKOIZPENA: NODE
  • SORKUNTZA KOLEKTIBOA / ZUZENDARITZA: Ion Estala

OUT-Amaia Elizaran & Xabier Zeberio

OUT zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizun bat da. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu. Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.

Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean. Horretarako Amaia Elizaranek Eusko Jaurlaritzaren (Sorkuntza koreografikoa, Dantzan Bilaka eta Dantza lanak I), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Sortutakoak 9, Dantzagunea) Topic, Mendi Zolan eta Hameka-ren (Egonaldi artistikoak) laguntza izan du. Gainera 2017an KARRIKAN plataformaren proiektu irabazlea izan zen BLOCK piezarekin.

  • ZUZENDARITZA / DANTZARIA: Amaia Elizaran
  • MUSIKA ZUZENEAN: Xabier Zeberio
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Etanowski
  • ESTILISMOA: Borja Bordonabe

Leiho zikin, zeru garbi-Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen inguruan eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

  • GAIA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • SORMENA ETA INTERPRETAZIOA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • JANTZIAK: Lurdes Arruti
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOAK: Etanowski
  • ARGIAK: Borja Ruiz

Irakurri gehiago