Agenda

NODE: Emakumeak

Noiz

2021/11/21 18:00

Non

Markina-Xemein, Uni frontoia

Dantza garaikideko pieza hainbat diziplinek osatzen duten proiektuaren parte da. Emakumeak izena du proiektuak eta dokumental baten, eleberri grafiko baten eta dantza-pieza baten bidez El Salvadorreko emakumeek konplikazio obstetrikoengatik (haurdunaldia, erditzea) jasaten duten zigorra agerian utzi nahi dute.

Fitxa teknikoa

  • Dantzariak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga
  • Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
  • Musika originala: Aranzazu Calleja
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Filmmaker: Jesus Lacorte
  • Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes
  • Ekoizpena: NODE
  • Zuzendaritza: Ion Estala

Irakurri gehiago

Axular: Higa

Noiz

2021/11/21 18:00

Non

Azpeitia, Soreasu

XVII. mendearen hasieran, Donibane Lohizuneko emakumeek inkisizioaren jazarpen izugarria sufritu zuten. Haietako askok tortura lazgarriak jasan zituzten, eta asko eta asko krudelki erail zituzten. Gaurko hitzak erabiliz, feminizidio ikaragarria izan zen hura: gizonak arrantzan zeuden hilabete luzeetan, modu askean bizi ziren emakumeen aurkako eraso zuzena.

  • Egilea/ Koreogrefia/ Zuzendaritza eszenikoa: J. Luis Unzurrunzaga
  • Antzezleak: Gero Axulareko dantzariak eta musikalariak
  • Ekoizpena: Gero Axular Kultur Taldea
  • Musika zuzendaritza: Andoni Iparragirre
  • Eszenografia zuzendaria: Juan Luis Unzurrunzaga
  • Argiztapen diseinua/ argi teknikaria: Aitor Azkuna
  • Soinu teknikaria: Roberto González
  • Jantzien diseinua: Ane Martínez eta Gurutze Telleria
  • Jantzien errealizazioa: Gero Axular

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Eclat

Noiz

2021/11/21 19:00

Non

Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

  • Egilea: Adriana Bilbao
  • Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
  • Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
  • Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana

Irakurri gehiago

Sormene: Soka-dantza

Noiz

2021/11/21 19:00

Non

Galdakao

Dantzan amaituko da Sormene jaialdia. Soka-dantzan parte hartuko dute: Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak, Iruñeko Duguna dantza taldeak, Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeak, Iurretako dantzariek, Oñatiko Oñatz dantza taldeak, Bizkaiko gaiteroen taldeak eta Oñatiko Aita Madina txistulari taldeak.

Irakurri gehiago