Agenda

Alkartasun: Arnasa luzeko bidea

Noiz

2021/11/20 12:00

Non

Bermeo, Nestor Basterretxea

Bermeoko Alkartasuna dantza taldearen 45. urteurrena dela eta "Arnasa luzeko bidea’ dokumentala aurkeztuko da azaroaren 20an Nestor Basterretxean. Bi emanaldi izango dira, bata 12:00etan eta bestea 13:30ean.
Ostegunean eta ostiralean eroski daitezke sarrerak Alkartasuna Dantza Taldeko argazki erakusketan, Kofradi Zaharrean eta Luma liburudendan 3 euroren truke. Larunbatean bertan zineko lehiatilan ere egongo salgai 11:30etatik aurrera. A

Irakurri gehiago

Adriana Bilbao: Eclat

Noiz

2021/11/20 19:00

Non

Berriz, Kultur Etxea

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

  • Egilea: Adriana Bilbao
  • Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
  • Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
  • Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana

Irakurri gehiago

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

Noiz

2021/11/20 20:00

Non

Errenteria, Niessen Kulturgunea

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Irakurri gehiago