Agenda
Adriana Bilbao: Eclat
2021/11/19 19:00
Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.
- Egilea: Adriana Bilbao
- Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
- Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
- Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana
Beethoven B-boy
2021/11/19 19:30
Bilbo, Campos Eliseos Antzokia
Beethoven b-boy” ikus-entzunezko ikuskizunak musika klasikoa eta break dance fusionatzen ditu. Soilik Beethovenen musika entzuten da: Alditan piano bakar-saioa, bestetan pianoa eta DJ-a aldi berean eta bestetan perkusioa. Soilik dantza dago; “b-boys / girls” izendatuak pianoaren akordeak jarraituz dantzatzen dira; DJ-aren erritmoan, biak aldi berean edo perkusioaren erritmoa jarraituz. Dekoratua eszenografia birtualek eta testu proiektatuek osatzen dute, zein halaber ikuskizunean zehar publikoa gidatzeko baliabide modura erabiliko diren.
“B-boy” (“b-girl” genero femeninoarentzat), Kool Herc DJ-ak break dance dantzatzen duten pertsonak izendatzeko erabilitako jatorrizko izena da. Dantza sozial bat da, kaletarra, iraultza izpiritua dariona. 70. hamarkadan, New Yorken hip-hop kultura sortu zenean, kaleko festak antolatzen ziren Brooklynen eta Bronxen zeinetan DJ-ak musika pieza berdin baten bi kopia aldi berean jartzen zituen, haiek break-a luzatzeko nahastuz. Horrela, txandakako dantza ikuskizunak antolatzen ziren zeinetan banda aurkariek eremuarekin lotutako bere liskarrak ebazten zituzten. Banda garaileak trebetasun handiagoa erakusten zuen, aurkaria barregarri uztea lortuz.
Gazte askok auzoko festa hauetan euren bizimodutik ihes egiteko modu bat aurkitu zuten. Musikak eta dantzak neska-mutiko hauek inspiratu egiten zituzten, joerari jarraitzen zioten bitartean barnean zeramaten guztia askatzera.
“b-boy” bat dantzarekin duen konexioagatik eta bizi estilo batengatik, janzteko modu jakin batengatik, hitz egiteko eta ibiltzeko modu batengatik hala nola graffiti, MCing eta DJing-ekiko zaletasunagatik definitzen da.
- Konpainia: Izar Blue Eventos y Producciones
- Jatorrizko ideia: Iker Nuño
- Musika aholkularitza: Mercedes Albaina
- Koreografia: Makala B-Boy
- Dantza: Crazy Hospital Crew
- DJ: Rasy Simone
Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight
2021/11/19 20:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.
Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?
Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde