Agenda
Hitzaldia: Genero-identitatea Euskal Dantzan
2021/11/17 19:00
Agurain, Zortziko
Azaroaren 17an Oier Araolaza Arrietaren hitzaldia eskainiko dugu “Genero-identitatea Euskal Dantzan”arratsaldeko 19:00etan Aguraingo Zortziko udal musika eskolako sotoan. Vital Fundazioak babestuta, Aguraingo Udalak eta Jeiki Dantza Taldearen elkarlanarekin.
Aurreskua gizonezkoen dantza izan al da historikoki? Tradizioan emakumeek dantzatu al dute aurreskurik? Ehun urtez indarrean izan den ikuspegi faltsu batek ukatu egiten zuen emakumeek aurreskua dantzatzen zuenik, baina gaur badakigu historian ere emakumeek dantzatu dutela aurreskua.
Euskal dantzan zenbait belaunalditan nesken eta mutilen dantzak bereizi izan ditugu. Eta nesken jantziak eta mutilen jantziak. Dantza egiteko moduak ere bereizi izan ditugu: mutil moduan dantzatu; neska moduan dantzatu. Baina nondik dator bereizketa hori? “Beti” izan dira nesken eta mutilen dantzak, janzkerak eta dantzakerak? Eta ez bada betidanikoa, noiztik eta zergatik banatzen dira euskal dantzak horrela? Euskal dantzetan emakumeak eta gizonezkoen rol estereotipatuak (janzkera, errepertorio eta dantzakera bereiziak) noiz eta nola eraiki ziren aztertuko dugu.
Lasala: Dead
2021/11/17 20:00
Zarautz, Modelo Aretoa
Izaki bizidun guztiak hiltzen dira. Kultura, sinesmen eta erlijio guztiek era askotara jorratzen dute heriotzaren gaia, baina ulertzeko modua dogma funtsezkoa da. Gizaki guztiek dakite hil egingo direla, eta, horregatik, pentsamendu hori buru orotan ezarrita dago.
Momentuoro bizi.
- Zuzendaritza: Judith Argomaniz.
- Zuzendaritza laguntzailea: Jaiotz Osa. Koreografia: Judith Argomaniz, dantzariekin elkarlanean.
- Dramaturgia: Judith Argomaniz, Jaiotz Osa.
- Testua: Puy Barral. Interpreteak: Garazi Etxaburu, Leire Otamendi / Jone Amezaga, Miren Lizeaga, Paula Parra, Puy Barral.
- Argiztapen diseinua: Álvaro Estrada (A.A.I.).
- Jantzien diseinua eta ejekuzioa: Xabier Mujika.
- Eszenografia diseinua: Xabier Mujika.
- Eszenografia: Oscar de Paz. Soinua: Agustin Vega.
- Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
- Argazkia, bideoa: Etanowski