Agenda
Maskaradak
2021/11/14 10:00
Larraine
Barkoxeko gazteak uztailaren 31tik maskaradak antolatzen ari dira. Azaroaren 14an, larunbata, Larrainen emango dituzte. 10:00etan hasiko dira barrikadak eta bazkal ondoan ofizioak.
*Bertaratzeko beharrezkoa da covid pasaporte digitala.
Maritzuli: San Martin ezpata-dantza
2021/11/14 10:30
Biarritz
San Martin ezpata-dantza aterako dute Maritzuliko kideek azaroaren 14an, larunbata.
- 10:30 Ezpata-dantza abiatuko da Miarritzeko Rocher de la Vierge aurretik.
- 10:45 Sainte Eugénie Plazan
- 11:00 Portuan
- 11:45 Bellevue plazan
- 12:45 Gare du Midi antzokiaren aurrean.
La Cavale - Benjamin Coyle: Au delà, vu d'ici + Eldfell
2021/11/14 19:00
Bilbo, La Fundición
"Au delà, vu d'ici" (gorputzaren eta soinuaren performancea)
Zurezko eszenatoki batean, inertea itxuraz, dantzari batek bere gorputza jartzen du. Eta orduan, zura sinfonia batean esnatzen da; krakatekoak, oihartzunak, bibrazioak... zoruak mugimenduen eta emozioen diapasoiaren aurrean erreakzionatuko balu bezala.
Julie Coutantek eta Eric Fessenmeyerrek, La Cavale konpainiak, gorputzaren eta soinuaren performance bat irudikatu dute Thomas Sillard konplize dutela, mekanika elektro-akustikoko gailu sotil honen asmatzaile burutsua, non kableek, sentsoreek eta bibragailuek dantzariaren presentzia anplifikatzen duten.
Benjamin Coyle
"Eldfell"
Islandiarako bidaia batean (bertako paisaia oso bortitza da, eta oraindik gogoan ditut sentsazio indartsu haiek guztiak), uharte txiki bat bisitatu nuen, Ozeano Atlantikoan izandako leherketa bolkaniko baten ondorioz sortua, Islandia hegoaldeko kostaldean.
Lotan edo erdi lotan dagoen sumendi bat bezala, Benjamin Coylek sortutako bigarren solo hau indar hipnotikoko zeharkaldi sentsorial eta espazio-tenporal bat da, denboraren pertzepzioa eta ikusleen begiak nahasten dituena.
Soinu paisaia, natura urrun bat gogorarazten duena, dantzariaren mugimendu zehatzekin lotzen da, eta pixkanaka gainjarri eta geruza geologiko aurrez aurrekoak eta birakariak bailiran nahasten dira. Jaitsiera aspirazio bihurtzen da, in crescendo, eta etengabeko mugimendua, trantzea.
Soinu banda lagun fantasmal bihurtzen da, laba bezala mugitzen den itzala.
Ana Morales: Sin Permiso
2021/11/14 19:00
Getxo, Muxikaberri
Ana Morales egungo flamenkoa iraultzera etorri den artisten belaunaldiko kidea da. Bere lanek forma zabaleko mugimenduak, sentsualitatea eta berezko dotorezia proposatzen dituzte. Oraingoan Sin permiso ikuskizun sarituarekin helduko da Getxora. Lan intimoa horren bitartez, ikusleei presarik gabe begiratzeko eta eszenatokian gertatzen dena laguntzeko gonbita egiten die.
Algara dantza taldea
2021/11/14 19:30
Errenteria, Lekuona Fabrika
Algara Dantza Taldea, Gasteizen 2000. urtean sortutako dantza taldea dugu. Gure dantza tradizionaletan oinarrituz, koreografia garaikideak sortu dituzte instrumentu tipikoak erabiliz, baita txistua, alboka edo trikitixa ere.
Kukai: Hnuy illa
2021/11/14 20:00
Biarritz, Casino Antzokia
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.