Agenda
Dantzara, plazara: Duguna, Oñatz, Baztandarrak
2021/11/13 12:00
Iruñea, Burguen plaza
Oñatiko Oñatz dantza taldea, Baztandarrak dantza taldea eta Duguna dantza taldearen emanaldia izango da Iruñean; azaroaren 13a, larunbata, 12:00etan Burguen plazan.
Jesus Carmona: Baile de Bestias
2021/11/13 19:00
Bilbo, Guggenheim Museoa
Mundu oniriko honetan, pertsona batek bere barruko basatieii desafio egiten die dantza egin dezaten, gelditasuna aurkitu eta eder bihurtzeko. Estetika abangoardistarekin, flamenkoaren ikuskera berri bat aurkezten da.
Fitxa
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Jesús Carmona
- Interpretazioa: Jesús Carmona (dantza), Manu Masaedo (musika)
Osa + Mujika: Kenophobia
2021/11/13 19:00
Bilbo, BBK Aretoa
"Amaitu da festa. Jendeak alde egin du, dena dago hutsik, beldurra sentitzen hasi naiz".
Kenophobia hitzak hutsari beldur irrazionala izatea esan nahi du, eta lotura zuzena du bakardadeari zaion beldurrarekin. Pertsonaia bakoitzak bere beldurrak eta hutsuneak erakutsiko ditu, eta gai izango dira beren traumak garrasika esateko eta jendaurrean ospatzeko.
Fitxa
- Zuzendaritza: Osa+Mujika
- Dramaturgia, koreografia: Jaiotz Osa
- Iinterpreteak: Raymond Naval, Oihana Varela, Jaiotz Osa
- Argiztapena: Álvaro Estrada
- Jantziak. eszenografia: Xabier Mujika
- Argazkia: Mariló Míguez
- Bideoa: Etanowski
- Ekoizpena, banaketa: Osa +Mujika
Olaeta balleta: Suare + Ama Lurra
2021/11/13 19:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Taldeak Suare izeneko ballet-ekoizpen berria interpretatuko du, izaki bizidunek habitatarekin duten harremanaren inguruko gogoeta luzatzen duena; horrez gain, Ama Lurra lana dantzatuko du, folklorearen bidez Euskal Herrian zehar egindako ibilbide bat.
Kresala: Amoria & Dolore
2021/11/13 20:00
Amurrio, Amurrio Antzokia
Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Fausti Aranzabal
- Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio - Euskal Barrokensemble
- Testuak eta letrak: Bernart Etxepare, Joxe Anton Artze, Eduardo Galeano
- Antolatzaileak: Amurrioko Udala – Amurrio Antzokia, XVII. Dantza ZIRKUITUA – SAREA, Eusko Jaurlaritza – Kultura Saila
Sahatsa: Matalaz
2021/11/13 22:55
Baztartxon Antzokia
Ikuskizuna, J.Guridiren El caserio deituriko lan entzutetsuaren Preludioarekin irekiko da, Gipuzkoako hautatutako dantzen bilduma laburra, eta Fandango ikusgarri batez jarraituz, Matalazi emango zaio eskenatokia.
Matalaz ikuskizuna, Zuberoako nobleen aurka, nekazariek egindako matxinada arrakastatsua zuzendu zuen elizgizonaren istorioaren antzezpena. Baina Frantziar tropen esku-hartzearen ondoren, matxinada menderatua eta fueroak indargabetuak izan ziren. Matalazi burua moztu zitzaion, baina gaurdaino heldu den mezua utzi zuen.
Dolu gabe hiltzen naiz, bizia Zuberoarentzako emango baitut...