Agenda

Bilaka: Saioak

Noiz

2021/11/11 17:00

Non

Biarritz, Gamaritz eta Gare du Midi

Bilaka konpainiaren Saioak dantza ikusgarria Gamaritzen eta Gare du Midi aretoan, 17:00etan eta 20:00etan

Bilakan dantzariak eta musikariak bildu dira konposizio berriak sortzeko, euskal kultura tradizionala oinarri harturik. Bideo-instalazio batek eta zuzeneko kulturak esperientzia koreografikoa sendotuko dute. Horren ondorioz, ikusleak limurtu eta barne murgilketa batera eramanen dituzte euskal nortasunaren mami sakoneraino: hizkuntza bat eta tradizio bizi bat, transmititu beharrekoa, bizirik iraunen badu.

Irakurri gehiago

Hilde Koch: Quorum

Noiz

2021/11/11 19:30

Non

Errenteria, Lekuona Fabrika

Quorum gizakiaren, naturaren eta haien arteko interakzioen inguruko hausnarketa da, eta, aldi berean, Paula Olaz konpositorearen, Tytti Thusberg moda jasangarriko diseinatzailearen eta Alaine Arzoz argiztapen-diseinatzailearen kolaborazioez elikatzen da. Lau emakume horien baterako lana da Dantzaz-eko dantzariek interpretatzen duten pieza baten abiapuntua.

Hilde Kochen Quorum ekoizpena ATALAK Sarearen barruan sortu da. Sare hori Gipuzkoako Dantzagunean bizi da eta Dantzazen kudeaketa, ekoizpena eta laguntza artistikoa ditu.

Atalak mugaz gaindiko proiektu bat da, Nouvelle-Aquitaine, Euskadi, Nafarroa Euroregionek diruz lagundua eta honako hauek osatuta: dantzaz, CCN Malandain Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa (Nafarroako Gobernua), Tabakalera, Gasteizko Antzoki Sarea eta Gipuzkoako Dantzagunea.

Irakurri gehiago

Jesus Carmona: Baile de Bestias

Noiz

2021/11/11 19:30

Non

Iruñea, Nafarroako Unibertsitateko Museoa

Mundu oniriko honetan, pertsona batek bere barruko basatieii desafio egiten die dantza egin dezaten, gelditasuna aurkitu eta eder bihurtzeko. Estetika abangoardistarekin, flamenkoaren ikuskera berri bat aurkezten da.


Fitxa

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Jesús Carmona
  • Interpretazioa: Jesús Carmona (dantza), Manu Masaedo (musika)

Irakurri gehiago