Agenda
Break Dantza
2021/10/31 16:30
Eibar, Errebal plaza
BREAKING lehiaketa hasiko da 2vs2 modalitatean, eta ALL STYLE BATTLEren paraleloko lehiaketa bat ere egingo da. Bi modalitate horiek helburu bera dute: Eibartarrei HIP HOParen kultura ezagutaraztea, baita belaunaldi berrientzako dantza eta horrek laguntasuna, berdintasuna, bakea, batasuna, maitasuna eta, jakina, dibertsioa bezalako balioak sustatzea ere.
Gonbidapenak Coliseoantzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken aldez aurretik eskura daitezke. Gainerako gonbidapenak ikuskizunera sartzean banatuko dira.
Haatik: Errimak Bi Oinetan
2021/10/31 18:00
Albiztur
Igande honetan Albizturren ikusi ahal izango da Haatik dantza konpainiaren lana. Aurretik herriko dantzari txikiek hainbat dantza eskainiko dituztelarik.
Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.
Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.
- Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
- Koreografia: Talde sorkuntza
- Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
- Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
- Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
- Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
- Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
- Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
- Jantziak: Ramon García
- Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu
Alvaro Murillo: Flamencas
2021/10/31 19:00
Bilbo, La Fundición
Pieza honek denboran zehar gogor borrokatu diren emakumeen emozioetatik bidaiatzen du. Erreferentetzat euren esperientzietatik abiatuta, balioan jartzen du dantzaren arte honi egin dioten ekarpena. Emakume flamenkoengatik eta flamenkoentzat egina da, garai batekoentzat eta gaur egungoentzat; kaleetan abesten dutenentzat, taula gainean dantzatzen dutenentzat eta etxetik amesten duten haientzat.
Honako hau flamenkoari eta dantza garaikideari buruzko gorputz-lan bat da, eta harekin batera hitzaldi batdator, pieza sortzeko erreferente izan direnei buruzkoa. Beharbada, emakumeok oharkabean igaro dira liburuetarako, baina pieza honetan sotil eta sendo agertzen dira, bidaia honetan interpreteari lagunduz.
FITXA ARTISTIKOA
- Zuzendaritza artistikoa eta interpretazioa: Álvaro Murillo
- Arte grafikoak eta diseinua: Daniel Murillo
- Soinu- eta argi-diseinua: Juanlu León
- Musika: Viejo Patio (Las 3000 viviendas), Mujerez (Juana la de la Pipa y Dolores Agujetas), Tu mirá (Lole y Manuel), Dicen de mí (La Kaita), Nací en Álamo (Yasmin Levy), Gypsy Summer (Anita Christy) eta Quiero (Bambino).
- Hauen babesarekin: Negro-brillo.net, Espacio DT, Festival Escena Patrimonio – Grupo Ciudades Patrimonio de la Humanidad de España – UNESCO, Festival DZM eta Fundación Alalá.
Led Silhouette: LYS
2021/10/31 19:00
Hondarribia, Itxas Etxea
Emozioen adierazpenaren kontrola umeak ikasi beharreko lehenengo ikasgaietako bat da. Gizonak negarra erreprimitu behar du, ezin du gehiegizko maitasun adierazpenik egin jendaurrean, menderatzailea izan beharra da eta batzuetan baita mespretxagarria ere.
Laburbilduz, indartsua izan behar du, pertsona hauskor eta ahuletatik urrunduz, maiz iseken jo-puntua direnengandik bereiziz. Begiratzen ez gaituztenean eta behatuak sentitzen ez garenean, eroso sentitzen gara eta gure zaurgarritasuna azaleratzen da, konfiantzazko pertsonen aurrean garen bezalakoak agertzen gara eta gure ahalke afektibo nahiz gorputzezkoetatik askatzen gar
- Zuzendaritza Jon López + Martxel Rodriguez
- Interpreteak Laura Lliteras, Katalin Arana, Marina Fullana
- Musika Paula Olaz
- Argiztapen diseinua Andoni Mendizabal
- Iraupena 50min
- Argazki eta bideoa Irantzu Pastor, Andoni Mendizabal
- Jantzien diseinua Iñaki Cobos
- Ekoizpena Nagore Martinez
Errusiako Ballet Nazionala: Beltxargen aintzira
2021/10/31 20:30
Bilbo, Euskalduna Jauregia
Sergey Radchenkok zuzentzen duen Errusiako Balet Nazionalak, mundu mailako erreferentziako konpainiak, P. I. Tchaikovskyren "Beltxargen aintzira" titulu handienetako bat aurkezten du, 40 dantzarik eta bakarlari osatutako dantza-taldearekin.