Agenda
Errebonbilloak
2021/10/03 05:00
Elorrio
Urriko lehen igandean ospatzen da Errebonbilloen alardea Elorrion. Goizeko 5:00etan hasten dira kalejiran Errebonbilloak Udaletxean hasi eta herriko gurutze desberdinetan salbeak botatzeko. Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu.
Arratsaldeko 17:00etan, berriro ekiten diote kalejirari, herriari buelta ematen diote prozesioan Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta plazara iristean soka-dantza egiteko.
Ezpata-dantza
2021/10/03 11:30
Elgoibar, plaza
Errosarioko Amaren ezpata-dantza aterako dute Elgoibarko Haritz dantza taldeko kideek. 11:30etako meza aurretik udaletxetik elizarako sarrera egingo du dantzari segizioak. Eliza barruan dantzatuko dute aurrena eta ondoren plazan. Aurten ez dira kalez kale ibiliko dantzariak, plazan mugatutako espazioan dantzatuko dira. Ikusleak aulkietan eserita eta musukoak jantzita egon behar dute.
Gorularien dantzak eta soka-dantza
2021/10/03 12:45
Iurreta, plaza
Iurretako dantzariek Errosario igandean edo San Migel errepikapenetan, Gorularien estanpa eta dantza eskainiko dituzte. Baita emakumeek dantzatu ohi duten soka-dantza ere. Aurreko urtean bete ziren 25 urte emakumeek soka-atera zutela, eta, hori gogoan, aurten aurreko belaunaldietako dantzariak ere gonbidatu dituzte sokara.
Adriana Bilbao: Eclat
2021/10/03 19:00
Galdakao, Torrezabal Kutlur Etxea
Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.
- Egilea: Adriana Bilbao
- Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
- Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
- Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana
Myriam Perez Cazabon: Mutu
2021/10/03 19:00
Irun, Amaia KZ
Mutu isiltasunaz ari zaigu. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz... Zenbait unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte eta beste zenbaitetan ez dago zer esanik…
- Dantzariak: Leire Otamendi, Iker ArrUe, Myriam Perez
- Musika: Maite Arroitajauregi (Mursego)
- Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Donostia Kultura
- Iraupena: 45 minutu
Aukeran: Hurrengo geltokia
2021/10/03 19:00
Urnieta, Jakutegi Plaza
Bizitza bidaia gisa ulertuta. Maletak, norbanakoaren eta norberaren probabilitateak biltzen dituen metafora, kohesio elementua dira guztiontzat berdintsuak diren indarrak eta gaitasunak jarduten duten bizi-prozesuan. Bidaiari bakoitza, bere ekipajea aldean daramala, lekuz aldatzen da. Azken tartean, oroimenaren adinean, zeinetan bakardadeak hainbeste izen dituen, maleta higatuak, husteko zorian. Joandako aldia luzea da, eta denbora dorpeki desegiten da. Erlojuek gure izate iragankorra erretratatzen dute. Geltokia, azken batean, erbesteratze baten hasiera da: geraleku bat zoriontasunean, eternitateari uko-egitea. Orain, Aukeran Dantza Konpainiako trena geltoki berri batean gelditzen da. Geltoki bat kalean, non garai berriek erritmoa markatzen dute, ikuskizun berri batean.
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Testua: Miren Agur Meabe
Dantzariak: Unai Balerdi, Unai Iraola, Ane Etxeberria, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera