Agenda
Hiru pieza labur: "Sonora" + 147 abrazos" + "Space"
2021/10/29 19:00
Bilbo, Ensanche Eraikina
LA INTRUSA: Virginia García y Damián Muñoz | Sonora
Sonorako basamortutik dabilen haizeak zurrunbiloak eta tenperatura igoerak eragiten ditu. Datorren gune mortuetatik hondar eta hauts partikulak ekarri ohi ditu.
“Haize ahul, haize latz, zakar eta birrintzailea!
Urrun botatzen nauen haize madarikatua
Nori interesa dakioke airetik hegan irtetea?
Indarrez eusten diot zementuari, hire babesari edota neure borondateari.
Edozer gauza etorkizunaren ezjakintasunak eraman ez nazan.”
Nagusi denak, sakabanatzen gaituenak, eraman ez gaitzala.
Sonorak eusteko borondatea planteatzen digu
- Zuzendaritza: Virginia Garcia eta Damian Muñoz
- Sorkuntza eta interpretazioa: Virginia Garcia eta Damian Muñoz
- Musika: Jesus Diaz (Making Music in Silence)
- Fotografia: Antonio Navarro-Wijkmark | Jakie Hopfinger
- Ekoizpena eta kudeaketa: Cane (N. Canela)
- Hauen babesarekin: Eusko Jaurlaritza, ICEC-Generalitat de Catalunya, INAEM
COMPAÑÍA SHARON FRIDMAN | 147 abrazos
147 abrazos pieza laburra Dosis de paraíso dantza-lanaren atal bat da, eta bere sorburua bi pertsonen arteko maitasuna eta harremana tratatzeko beharrizana da. Giza harremanen bilakaera eta haien arteko harmonia lortzeko dauden aukerak inspirazio iturri eta esplorazio lurralde izaten jarraitzen dute Sharon Fridmanen konpainiarentzat.
Lan honen gakoa errepikapena da: haren bidez ziklo baten barruan doa garatzen egoera baten eraldaketa. Errepikapenak kontzientzia sakrifikatu eta ezegonkortasuna sortzen duen kadentziara eramaten du. Harreman batean dabilen mugimendua beharrizan batetik sortzen da eta gogobetetasuna eskatzen dio besteari. Ekintza bat, keinu bat, errepikatuz ibilbide bat finkatzen dugu, eta soilik mugimendu hori muturreraino errepikatuz banatu ahalko dugu bidea beste leku batera joateko.
Duo honetan harreman bateko konplexutasunean sartzen gara, bere inkontzientziarekin eta bere argitasunarekin. Errepikapenak lerroak sortzen ditu espazioan, dependentziatik konfiantzarantz doazen bideak, bakardadeari diogun beldurretik elkartzerantz, hutsari diogunetik paradisura.
- Zuzendaritza eta koreografia: Sharon Fridman
- Dantzariak: Melania Olcina eta Maite Larrañeta
- Jatorrizko musika: Idan Shimoni eta Ofer Smilansky
- Jantzien diseinua: Mizo, by Inbal Ben Zaken
- Soinu-diseinua: Iñaki Ruiz Maeso
- Fotografia: Kinerama / Juan David Cortés eta Santiago Farizano
- Ekoizpena eta banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta (New Dance Management)
- Hauen babesarekin: Auditorio de Tenerife, Comunidad de Madrid INAEM.
FRANTICS Dance Company | Space
Space Frantics-ek inkontzientera egindako bidaia da.
Lan hau zuzenean murgiltzen da interpreteen istorio sakonenetan, gertakizun jario etengabe baten erdian. Pentsamenduak kolapsatu eta izoztu egiten dira, luzatu eta azeleratzen dira, beren burua suntsitu eta berreraikitzen dute. Ikuslea interpreteen istorioaren lekuko da, eta behatu egingo du kontakizun horren bilakaera, istorioa fisika bakun, energetiko eta delikatu batekin fusionatzen den bitartean.
- Koreografia eta kontzeptua: Frantics Dance Company
- Dantzariak: Carlos Aller, Marco Di Nardo, Diego de la Rosa, Juan Tirado
- Musika: Juan Tirado
- Argien diseinua: Giannis Likos assisted by Marco di Nardo
- Argiak giran: Alice Biemann
- Relaciones internacionales: Dusana Baltic, Katherina Vasiliadis
- Laguntza: Dance Days Chania, Embassy of Germany in Athens, Sophiensaele, Theater Strahl Berlin
NODE: Emakumeak
2021/10/29 19:00
Elorrio, Arriola Antzokia
Dantza garaikideko pieza hainbat diziplinek osatzen duten proiektuaren parte da. Emakumeak izena du proiektuak eta dokumental baten, eleberri grafiko baten eta dantza-pieza baten bidez El Salvadorreko emakumeek konplikazio obstetrikoengatik (haurdunaldia, erditzea) jasaten duten zigorra agerian utzi nahi dute.
Fitxa teknikoa
- Dantzariak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga
- Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
- Musika originala: Aranzazu Calleja
- Jantziak: Clara Virgili
- Filmmaker: Jesus Lacorte
- Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes
- Ekoizpena: NODE
- Zuzendaritza: Ion Estala
Adriana Bilbao: Eclat
2021/10/29 19:00
Bilbo, BBK Aretoa
Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.
- Egilea: Adriana Bilbao
- Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
- Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
- Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana
Haatik: Ur
2021/10/29 20:00
Zarautz, Munoa
Kalerki Zarautz 2022 egitarauaren barruan.
Haatik dantza konpainiarenn ikuskizuna. Bi saio izango dira: 19:00etan eta 22:00etan.
Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.
Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.
Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.
- Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
- Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
- Musika: Pascal Gaigne
- Koreografia: Aiert Beobide
- Jantziak: Ramon Garcia
Led Silhouette: LYS
2021/10/29 20:00
Zizur Nagusia, Kultur Etxea
Emozioen adierazpenaren kontrola umeak ikasi beharreko lehenengo ikasgaietako bat da. Gizonak negarra erreprimitu behar du, ezin du gehiegizko maitasun adierazpenik egin jendaurrean, menderatzailea izan beharra da eta batzuetan baita mespretxagarria ere.
Laburbilduz, indartsua izan behar du, pertsona hauskor eta ahuletatik urrunduz, maiz iseken jo-puntua direnengandik bereiziz. Begiratzen ez gaituztenean eta behatuak sentitzen ez garenean, eroso sentitzen gara eta gure zaurgarritasuna azaleratzen da, konfiantzazko pertsonen aurrean garen bezalakoak agertzen gara eta gure ahalke afektibo nahiz gorputzezkoetatik askatzen gar
- Zuzendaritza Jon López + Martxel Rodriguez
- Interpreteak Laura Lliteras, Katalin Arana, Marina Fullana
- Musika Paula Olaz
- Argiztapen diseinua Andoni Mendizabal
- Iraupena 50min
- Argazki eta bideoa Irantzu Pastor, Andoni Mendizabal
- Jantzien diseinua Iñaki Cobos
- Ekoizpena Nagore Martinez