Agenda
Denis Santacana: Encuentros
2021/10/14 19:00
Getxo, Muxikebarri
Jendearen artean galduta, ikusi dut neure oinetan geratu den marrazki adarkatua. Kopa bete, eta begirada itzuli diot islari. Errealitate paralelo bat irudikatu dut: bertan, figura horrek bestelako erabakia hartu du. Disimuluan, likidoa isuri dut, eta marrazkia berriro aldatu da. Mentalki, neure mugimendu guztiak desiratzen; ekintza txiki bakoitzak, erabaki bakoitzak, topaketa bakoitzak… hamaikatxo bideren hasiera ekar dezakeen ideiarekin obsesionatuta. Kopa jaitsi, eta neure burua ikusi dut berriro hasierako puntuan. Zein da erabaki zuzena? Agian, bada garaia mareak eraman gaitzan uzteko.
- Zuzendaritza: Denis Santacana
- Koreografia, antzezleak: Denis Santacana, Victor Fernández
- Jatorrizko musika: Víctor Guadiana
Malandain Ballet Biarritz: Suzko txoria (Entsegu irekia)
2021/10/14 19:00
Donostia, Viktoria Eugenia
Ballet T programaren baitan, eta 2007tik gertatzen den bezala, Victoria Eugenia Antzokiaren eta, Malandain Ballet Biarritz Konpainiaren elkarlanaren ondorioz, Thierry Malandain-en eta Martin Harriague-ren azken lanen inguruko entsegu irekia izango da. Bi koreografiek Igor Stravinkskiren musika dute.
Malandain Ballet Biarritzen unibertsoa ezagutzeko aukera izango dugu. Thierry Malandainen L'Oiseau de feu (Suzko txoria) eta Martin Harriagueren Le Sacre du printemps (Udaberriaren kontsagrazioa) lanen zenbait zati aurkeztiko dituzte eta ondoren, ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute.
Sarrera doakoa izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz gonbidapenak banatuko dira izen emate lehentasuna errespetatuz.