Agenda
AikoEskola Bilbo
2021/10/11 18:00
Teatro Campos Antzokia
Bilbo
Teatro Campos AntzokiaBertendona 3, 48008 BilboAstelehenetan
- Oinarrizkoa: 18:00-19:30
- Hobekuntza: 19:30-21:00
Lehen eskola eguna: urriak 11 astelehena
Informazioa: Aiko Eskola- Bilbo
Tio Teronen semeak: FreshCool
2021/10/11 20:00
Ugao, Institutua
Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela.
FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.
Euskal dantza tradizionalean ibili diren Oarsoaldeko eta Donostiako dantzariak eta musikari gazteak dira, baina FreshCool ikuskizunean ez dute horrelakorik eskaintzen. Donostian Olatu Talka jaialdiaren barruan dantzatu zuten Konstituzio plazan, eta jendea harrituta utzi zuten euren ikuskizunarekin. Aurreskua dantzatu zuten, baina ez era tradizionalean.
Ezpata-dantza
2021/10/11 20:00
Bilbo, Begoña
Begoñako Amaren jai nagusia urriaren 11an ospatzen da eta Bilboko Beti Jai Alai dantza taldeak ezpata-dantza egingo du Begoñan, arratsaldeko 20:00etako mezan.