Agenda
Kukai: Hnuy illa
2021/10/01 19:00
Hernani, Biteri Kultur Etxea
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.
Oinkari: Gazte
2021/10/01 20:00
Eskoriatza, Santa Marina plaza
Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, GAZTEen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.
Zer dute GAZTEek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien AHOTSA? Zein haien DANTZA? Haien MUGIMENDUA?
Metamorphosis Dance: Al desnudo
2021/10/01 20:00
Barakaldo Antzokia
Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek Al desnudo (Biluzik) azken sorkuntza taularatuko dute. Bi dantzariek sortutako Metamorphosis Dance konpainiaren Al desnudo lana kontrasteen arteko jolasa da: hasierako sentsualitatea emeki dantza oso fisikoa eta esplizitua bihurtzen da. Hainbat elementu integratzen dira mugimenduan dagoen laborategi eszeniko moduko batean, hasierako bikotetik abiatuta, pixkanaka eszenak deseraikiz. Proiekzioek, musikak, teknikak, inprobisazio gidatuak eta Ansa eta Bacovichen testuak interpretatzen dituen Aia Kruse Goenagaren offeko ahotsak elkartzen dira agertokian.
- Koreografia eta antzezpena: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
- Artista bisuala: Danilo Moroni.
- Musika: Philip Glass, Johan Wieslander.
- Musika-moldatzailea: Miguel Angel Burgos.
- Argiztapena: Danilo Moroni.
- Eszenografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich, Danilo Moroni.
- Jantziak: Carmen Granell.
- Testua: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
- Ahotsa: Aia Kruse Goenaga.
- Equipo de producción: Spectare.
Herri Uzta: Bilaka
2021/10/01 20:30
Senpere, Larreko gela
Herri Uzta jaialdiaren barruan Bilaka kolektiboak Saioak ikusgarria aurkeztuko du.
Bilakan dantzariak eta musikariak bildu dira konposizio berriak sortzeko, euskal kultura tradizionala oinarri harturik. Bideo-instalazio batek eta zuzeneko kulturak esperientzia koreografikoa sendotuko dute. Horren ondorioz, ikusleak limurtu eta barne murgilketa batera eramanen dituzte euskal nortasunaren mami sakoneraino: hizkuntza bat eta tradizio bizi bat, transmititu beharrekoa, bizirik iraunen badu.
Folklore Azoka
2021/10/01 21:00
Portugalete, La Canilla
Euskal Herriko eta Galiziako folklorearen erakusleiho izango da Portugalete asteburu honetan. Artisauen eta luthierren postuez gain, dantza emanaldiak eta kontzertuak izango dira Portugaleteko XV. Folklore Azokan. Aurtengo berrikuntza espazio aldaketa izango da; Merkatuan izan beharrean, La Canilla pasealekura mugitu dute azoka. Artisauen postuentzako kaian muntatu dute karpa eta dantza emanaldiak eta kontzertuak geltoki alboan egokitutako karpan izango dira.
Folklore Azoka 2021
Urriak 1 ostirala
- 21:00 Aris taldearen (Irlanda) kontzertua La Canillan.
Urriak 2 larunbata
- 12:00 Txistuman haurrentzako ikuskizuna La Canillan.
- 12:00 Azokaren irekiera ofiziala.
- 14:00 Larrain-dantza La Canillan.
- 18:00 Elai Alai dantza taldearen emanaldia.
- 20:00 Folktoutgaleteko folk musika kontzertuak La Canillan.
- 22:00 Folk Session Merkatuko arkupeetan.
Urriak 3 igande
- 11:00 Txikien dantzaldia La Canillan. Lora Barri eta Elai Alai dantza taldeak.
- 12:00 Trakamatraka haurrentzako ikuskizuna La Canillan.
- 12:00 XXI. Dantza sueltoko txapelketa.
- 13:00 Portugaleteko musika bandaren kontzertua, Portugaleteko Txistu Zaleekin, Bizkaiko dultzaineroekin, Portugaleteko dultzaineroekin eta dantzariekin batera.
- 18:00 Pablo Carpinteroren (Galizia) kontzertua La Canillan.