Agenda
Egape dantza taldearen ikuskizuna
2021/01/09 18:00
Urnieta, Sarobe
Elkarren segidako bi emanaldiz gozateko aukera izango dute herritarrek, Egape dantza taldeko dantzari gazteen eskutik. "Egun garelako" lanak egunerokotasuneko bizipenak ditu oinarri; aldiz, "Almanaka" ikuskizuna urteko usadioetatik abiatzen da. Sarrerak jada salgaidaude Sarobe arte eszenikoen gunean.
Gorria
2021/01/09 18:00
Muxika, Frontoia
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.