Agenda
Juan Antonio Urbetz: Sabino Arana Fundazioaren Saria
2021/01/31 12:00
Streaming
Urtarrilak 31, igandea, 12:00tan Juan Antonio Urbeltzek "Sabino Arana Fundazioaren Saria" jasoko du Bilbon. Ekitaldia publiko gabe egingo da, baina streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Eva Guerrero: Gorpuztu
2021/01/31 18:30
Billbo, BBK Aretoa
Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.
Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…