Agenda
Proyecto Larrua: Otsoa
2020/03/09 12:00
Donostia: Egia Kultur Etxea
Otsoa... garrasi bat da. Taldeak askatasun asmatu bati egindako ulu bat bezalakoa. Helmuga bat da, leku bat nora heldu beharra baitago. Prestatuenek baino ezin dute lortu hori. Ametsetako leku bat, gaur egungo gizarteari (ustez) falta zaion guztiak janzten eta inguratzen duena. Otsoa kritika bat da egitura piramidala duten gizarte-mugimendu batzuei, zeinak indarrean baitaude gaur egun. Pieza koreografiko honek emakume aktore baten irudia darabil talde horietako bateko lider gisa; politikari bat balitz bezala eragiten die taldekideei, teledendako aurkezle bat balitz bezala, edo Gran Hermano programako egoiliarren liderra, zertarako eta dantzari taldearen jarrera- eta izaera-aldaketa ekarriko duten ekintzak zuzentzeko (ironiaz baliatuta), barne-gatazka horiek guztiak jarriko baitituzte agerian gorputz-hizkuntzaren bidez. Koreografia: Jordi Vilaseca Interpreteak: Begoña Martin, Jordi Vilaseca, Aritz López, Helena Wilhelmsson, Ingrid Magrinyà Dramaturgia: Pedro Casas, Jordi Vilaseca
Adriana Bilbao: Eclat
2020/03/09 14:00
Donostia, Tabakalera
Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere. Egilea: Adriana Bilbao Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana
La tristura: Future lovers
2020/03/09 16:30
Donostia, Tabakalera
Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere. Udako gaua, hiri handi baten kanpoaldean; sei gaztek, institututik unibertsitatera pasatzear, leku hartan dute jarria hitzordua edateko, dantzan egiteko, hitz egiteko eta elkarri musu emateko. Maiz ez zaigu erraza gertatzen abagune bat aurkitzea harreman erreal eta sakonak izateko nerabeekin, etorkizuneko liderrekin eta etorkizuneko maitaleekin, eta hori eszenan egin nahi genuke, esperientzia komuna sortzen saiatuz. Zorte pixka batez, zerbait erakutsiko digu gure iraganaz eta gure etorkizunaz. Sortzailea: Celso Gimenez Interpreteak: Pablo Díaz, Manuel Egozkue, Gonzalo Herrero, Itziar Manero, Siro Ouro, Sara Toledo
Kale ikuskizuna: Keep going
2020/03/09 18:00
Donostia, Boulevard Kioskoa
Miguel Unamunokoak zioenez, iltzea behin jotzeko, ehun aldiz jo beharra dago ferra. Keep going mugimendu bat behin eta berriz errepikatzen duen dantzari baten gorputza da. Gorputza eta aske izango bada –aske egingo bagaitu– mugimendua behar duenaren izaera. Hona hemen dinamikaren aldeko aldarri bat. Sortzailea: Caterina Varela, Alexis Fernández Iinterpretazioa: Alexis Fernández
Julien Lestel: Dream
2020/03/09 20:30
Donostia, Victoria Eugenia
Dream, gure desirarik sekretuenak ezkutatzen diren lekura garamatzan pieza, leku hori non gure larriak eta gure beldurrak babesten baitira; gehienetan guk geuk ere ezagutzen ez dugun leku bat. Mugimendu indartsuek eta sekulako indar fisikoak sentsualitatez beteriko mundu batera eramaten gaituzte. Koreografia, eszenografia: Julien Lestel Dantzariak: Gilles Porte, Alexandra Cardinale, Zélie Jourdan, Roxane Katrun, Maeva Lassere, Mara Whittington, Gaël Alamargot, Florent Cazeneuve, Matisse Coelho-Mandes, Jean-Baptiste de Gimel, Ivan Julliard Musika: Jóhann Jóhansson, Ivan Julliard, Nina Simon