Agenda

Maskaradak

Noiz

2020/03/07 09:00

Non

Idauze-Mendi

Otsailaren hasieratik apirilaren bukaerara arte emango dituzte maskaradak Altzürüküko gazteek. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. Hona hemen egutegia:

Zuberoako maskaradak 2020

  • Otsailak 9: Altzürükü
  • Otsailak 16: Iruri
  • Otsailak 23: Ezpeize-Ündüreine
  • Otsailak 29: Gamere
  • Martxoak 7: Idauze-Mendi
  • Martxoak 14: Maule-Lextarre
  • Martxoak 21: Urdatx-Santa Grazi
  • Martxoak 28: Aloze eta Atharratze
  • Apirilak 5: Larraine
  • Apirilak 12: Barkoxe
  • Apirilak 19: Muskildi
  • Apirilak 26: Garaibi (Urdiñarbe-Altzürükü)

Informazioa

Irakurri gehiago

Arrakala

Noiz

2020/03/07 10:00

Non

Bilbo, Dantzerti

Dantzertik eskolak ateak irekitzeko antolatzen duen ekimena da Arrakala. Laugarren urtez Dantzertik Arrakala deituriko jardunaldia antolatu du. Horretarako eskolan urtero gai bat aukeratzen dute eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalekin jardunaldiak antolatzen dituzte.  Aurten umoreari eskainiko diote lekua.

Martxoak 6

  • 19:00 El efecto cómico hitzaldia| Espe López
  • 21:00  FreshCool emanaldia | Tio Teronen Semeak

Martxoak 7

  • 10:00-20:00 Bufoiak bazterrak astintzen tailerra | Eneritz Artetxe Aranaz
  • 10:00-20:00  ¡Ay, Ya! tailerra | Macarena Recuerda Shepherd
  • 10:00-14:00 Horroreaz barre egiteko baimena tailerra | Javier Barandiaran
  • 10:00-14:00 Tránsitos de humores tailerra | Begoña Krego

Irakurri gehiago

Elirale: O!

Noiz

2020/03/07 12:00

Non

Iruñea, Juslarochako Civivoxa

O! dantza garaikide bakarkako bat da, non dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen. Sorkuntza-prozesuan den bakar-saio honek miresgarritasun arloa jorratu nahi du, mugimendua, bere itzalak eta bere argien bitartez. Itsaso zabalean harri bat altxatu eta, handitasun horretan, izaki ñimiño bat aurkitu du, Mirespen hori lortzeko, Pantxika Telleria koreografoak bere lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan, 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen ahalko du.

12:00etan, 17:30ean eta 19:00etan izango dira emanaldiak Juslarochako Civivoxan.

Irakurri gehiago

Hitzaldia: Altsasuko inauteriak

Noiz

2020/03/07 19:00

Non

Ortzadar kulturgunea

Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak orain 40 urte Altsasuko inauterien inguruan egindako ikerketa eta berreskuraketa lanaren inguruko hitzaldia: Hizlariak: Kepa Otaegi (Andra Mari), Jon Eguskiza (Andra Mari) eta Karlos Irujo (Ortzadar).

Irakurri gehiago

Marie Chouinard: Radical vitality

Noiz

2020/03/07 19:30

Non

Bilbo, Arriaga antzokia

Marie Chouinard dantza konpainiaren Radical vitality Arriaga Antzokian. Chouinard artista entzutetsua da mundu mailan, koreografoa, eszenatoki eta argiztapen diseinatzailea, argazkilaria eta zine zuzendaria. Chouinardek azken lau hamarkadetan prestatu dituen hainbat dantza batuta osatu du ikuskizuna. Bere ibilbidean sortu dituen bakarkako eta bikotekako piezarik onenak aukeratu ditu horretarako. Aurrez aurkeztu izan dituen dantza piezak moldatu ditu, jantziak, soinuak edo koreografiak egokituta. Radical vitality lanak guztira 24 dantza bildu ditu, minutu bat eta 10 minutu artekoak. Berez zatiak independenteak badira ere, batasuna eman nahi izan diote.

  • Zuzendari artistikoa eta koreografoa: Marie Chouinard
  • Dantzariak (Zerrenda alda liteke): Jossua Collin-Dufour, Valeria Galluccio, Motrya Kozbur, Luigi Luna, Scott McCabe, Sacha Ouellette-Deguire, Carol Prieur eta Clémentine Schindler
  • Musika: Louis Dufort, Frédéric Chopin (Prelude 5 in opus 28) eta Carles Santos
  • Jantziak: Marie Chouinard

Irakurri gehiago

Oinkari - Hika: Sagartu

Noiz

2020/03/07 19:30

Non

Ugao Miraballes

Sagarra da sormen-iturriaren abiapuntua dantza eta teatroa uztartzen duen ikuskizun honetan. Sagar kultura itzal luzea izan du gure herrian. Sagarra tentazioa da. Sagardotegiaren mamia. Gosea baretzen du eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Horrela, sagarrak dantza egiten du eta ikuskizun ikusgarri bihurtu da. Alde batetik, Hika teatro taldearen sormen begiratua eta bestaldetik, Oinkari dantza taldearen oin arin berriztuak. Bi habi energia handia darion ikuskari handi bat altxatzeko. Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi.

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
  • Aktorea: Miren Gojenola
  • Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa)
  • Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
  • Koreografia: Eneko Gil (Kolaboratzaileak: Agurtzane Intxaurraga, Jenni Perlaza)
  • Jantziak: Xabier Mujika; Oihana Legorburu (jantzi gorria)
  • Diseinu grafikoa: Irene Larrañaga, ArriStudioa
  • Argazkiak: Otxabi studioa
  • Bideoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea
  • Administrazioa: Asun Etxebarria
  • Komunikazioa: Amaia Kerexeta
  • Talde teknikoa: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia
  • Banaketa: HIKA TEATROA 633252200 (Amaia Kerexeta)

Irakurri gehiago

La intrusa: It's a wrap

Noiz

2020/03/07 20:00

Non

Donostia, Gazteszena

Amaitu da. Hau da amaiera.

Kubricken filmografiako 6 pertsonaiak honen heriotzaren berri jasotzen dute.

Orduan, beren nortasuna, existentzia eta beren dramari eta patuari forma ematen saiatuko dira, beren benetako sorkuntzari: beren niari.

Bada modurik bihotza hautsi gabe gure patua uzteko, ala nostalgiarik handienean eroriko zara azkenean?

Fisikotasunaren zentzu sendoa duen pieza, diziplina anitzeko dramaturgia baten zerbitzura dagoena, fikzio handienetik giza izaeraren esentzietarantz ehuntzen dena; pertsonaia, interprete eta pertsona gisa gure etorkizunari buruzko atzera-proiekzio ariketa bat aurkezteko.

Irakurri gehiago

Aukeran: Biz Hitza

Noiz

2020/03/07 20:00

Non

Donostia, Victoria Eugenia

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

Irakurri gehiago