Agenda

Arrakala

Noiz

2020/03/06 19:00

Non

Bilbo, Dantzerti

Dantzertik eskolak ateak irekitzeko antolatzen duen ekimena da Arrakala. Laugarren urtez Dantzertik Arrakala deituriko jardunaldia antolatu du. Horretarako eskolan urtero gai bat aukeratzen dute eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalekin jardunaldiak antolatzen dituzte.  Aurten umoreari eskainiko diote lekua.

Martxoak 6

  • 19:00 El efecto cómico hitzaldia| Espe López
  • 21:00  FreshCool emanaldia | Tio Teronen Semeak

Martxoak 7

  • 10:00-20:00 Bufoiak bazterrak astintzen tailerra | Eneritz Artetxe Aranaz
  • 10:00-20:00  ¡Ay, Ya! tailerra | Macarena Recuerda Shepherd
  • 10:00-14:00 Horroreaz barre egiteko baimena tailerra | Javier Barandiaran
  • 10:00-14:00 Tránsitos de humores tailerra | Begoña Krego

Irakurri gehiago

Marie Chouinard: Radical vitality

Noiz

2020/03/06 19:30

Non

Bilbo, Arriaga antzokia

Marie Chouinard dantza konpainiaren Radical vitality Arriaga Antzokian. Chouinard artista entzutetsua da mundu mailan, koreografoa, eszenatoki eta argiztapen diseinatzailea, argazkilaria eta zine zuzendaria. Chouinardek azken lau hamarkadetan prestatu dituen hainbat dantza batuta osatu du ikuskizuna. Bere ibilbidean sortu dituen bakarkako eta bikotekako piezarik onenak aukeratu ditu horretarako. Aurrez aurkeztu izan dituen dantza piezak moldatu ditu, jantziak, soinuak edo koreografiak egokituta. Radical vitality lanak guztira 24 dantza bildu ditu, minutu bat eta 10 minutu artekoak. Berez zatiak independenteak badira ere, batasuna eman nahi izan diote.

  • Zuzendari artistikoa eta koreografoa: Marie Chouinard
  • Dantzariak (Zerrenda alda liteke): Jossua Collin-Dufour, Valeria Galluccio, Motrya Kozbur, Luigi Luna, Scott McCabe, Sacha Ouellette-Deguire, Carol Prieur eta Clémentine Schindler
  • Musika: Louis Dufort, Frédéric Chopin (Prelude 5 in opus 28) eta Carles Santos
  • Jantziak: Marie Chouinard

Irakurri gehiago

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Noiz

2020/03/06 20:00

Non

Azpeitia, Soreasu Anztokia

Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Bertsoari mugimendua emango diote eta gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzeko asmoarekin dator Haatik Konpainia. Garai bateko, gaurko eta emanaldirako sortutako bertsoekin osatutako ikuskizun dibertigarri, berri bat da. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa. Bertsoa entzun, dantza ikusi eta emanaldia biziko duzu.

 

Sarrerak salgai leihatilan eta internetez.

 

  • Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
  • Koreografia: Talde sorkuntza
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
  • Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
  • Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
  • Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
  • Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
  • Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
  • Jantziak: Ramon García
  • Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu

 

Informazio gehiago: www.haatik.com

Irakurri gehiago