Agenda

[Bertan behera] AIKO Taldea: Dantza asteburua: Bikoak

Noiz

2020/03/29 10:00

Non

Urduña (Plaza Hotela)

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.

Gizakiak gorputza musikarekin batera mugitzen duenean sortzen da dantza. Banakakoak egiten duen ekimena da dantza, baina era berean, gizartean bizi garen neurrian, inguruarekin ere lotzen gaitu dantzak eta banaka ez ezik, batzutan taldean egiten dugu eta beste batzuetan bikoteka (1+1=2). Bikote dantzetan lagun biren arteko komunikazioa, harremana, jolasa, dema… agertzen dira dantzan ari garela, eta martxoaren 28 eta 29an Urduñan ospatu behar dugun Dantza Asteburuan horri ekingo diogu: biko dantzei (edo bikote dantzei edo…).

 

MARTXOAK 29 igandea

10:00-11:30 Ikastera

11:30-12:00 Jolastokira

12:00-13:30 Berriz lanera

14:30 bazkaria

Irakurri gehiago

[Bertan behera] Herrixa Dantzan: Aniez

Noiz

2020/03/29 19:00

Non

Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.

OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.

Lapurdiko Aniez-ekin dantzaldia, zuzeneko musikaz. Euskal Herriko dantzak, eta Europa erdialdean Bal Trad deritzen dantzaldietan ohiko diren beste dantza batzuk ere proposatuko ditu.
Edateko eta jatekoak eskura.
Laguntzailea: Elgetako Udala

Irakurri gehiago