Agenda
Maskaradak
2020/03/21 09:00
Urdatx-Santa Grazi
Otsailaren hasieratik apirilaren bukaerara arte emango dituzte maskaradak Altzürüküko gazteek. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. Hona hemen egutegia:
Zuberoako maskaradak 2020
- Otsailak 9: Altzürükü
- Otsailak 16: Iruri
- Otsailak 23: Ezpeize-Ündüreine
- Otsailak 29: Gamere
- Martxoak 7: Idauze-Mendi
- Martxoak 14: Maule-Lextarre
- Martxoak 21: Urdatx-Santa Grazi
- Martxoak 28: Aloze eta Atharratze
- Apirilak 5: Larraine
- Apirilak 12: Barkoxe
- Apirilak 19: Muskildi
- Apirilak 26: Garaibi (Urdiñarbe-Altzürükü)
Informazioa
[Bertan behera] Elirale: O!
2020/03/21 13:00
Bilbo, Azkuna Zentroa
OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.
Bi saio izango dira, bata 13:00etan eta bestea 17:00etan.
(dantza garaikidea, 3 urtetik aurrera) 30 min
Domo itxura duen karpa txiki baten barruan dantzari bat. Ikusleak hiru urtetik aurrera. Dantzariak kantari ekingo dio. Gertu-gertu dantza garaikidea eta herri tradizioa. Hunkidura kuttunak. Irudika dezagun itsaso zabalean harri bat altxatzen. Handitasunean koskorra. Mitologiaren izadi bat, agian. Lurralde miresgarri honetan mugimenduak eta haren itzalak harritzen gaitu. Espazio zirkular honetan ikusle ttipiak eta handiak partaide dira. Iparraldetik datorkigu proposamen artistiko xarmangarria.
* Loraldia festibalaren barruan. Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) elkarlanean.
[Bertan behera] Brodas Bros: Around the world
2020/03/21 20:30
Eibar, Coliseo antzokia
OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.
Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.
Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.
Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperientzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!
[Bertan behera] Alos Quartet XX urte
2020/03/21 20:30
Bilbo, Euskalduna jauregia
OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.
Xabier Zeberio, Lorena Núñez, Francisco Herrero eta Ivan Carmona. Aukeran dantza konpainia, Amaia Elizaran, Natxo de Felipe, Anton Latxa, Bixente Martinez, Gorka Hermosa eta Aitor Etxebarria.
Nahiz eta hari laukote honek formazio klasikotik abiatu, sortzen duten musika haratago doa. Sensibilitatea, soiltasuna, tradizioa eta iturri anitzetatik edaten baitu lakoteak. “Lau” izeneko diskoa kaleratu du aurreko urtean eta horrekin batera taldearen 20. urteurrena ospatu nahi du. “Lau” lan biribila da, melodia iradokitzailez beterik eta kontzertu honen oinarria. Sormen festa honetara bi dantza unibertso gonbidatu dituzte. Alde batetik, Aukera Dantza Konpainia sustraietatik sortzen diren soinuei kolore eta mugimenduz janzteko. Bestaldetik, Amaia Elizaran, dantza garaikidearen irudimena eszenaratzeko. Ikuskizun ikusgarria. Edertasunaren ispilu musikala. Gure kultur iruditeria berriari soinu-banda samurra jartzen diona.
* Loraldia festibalaren barruan.